Pribadutasun-politikea

Bizkaiko Batzar Nagusienak dira jjggbizkaia.eus webgunearen eta bertako edukien jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sormena, softwarea).

Erabiltzaileak elementu guztiak ikusi, inprimatu, erreproduzitu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste euskarri fisiko baten biltegiratu ahal izango ditu, beti be, jatorrizko testuingurua errespetetan badau eta aldatzen ez badau.

Datu personalak babesteko bermea

Bizkaiko Batzar Nagusiek bere webgunean sartzen diran eta webgunea erabilten daben personei bermatzen deutsie Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 EB Araudia beteten dabela. Araudi hori persona fisikoen babesari buruzkoa da datu personalen tratamentuari eta datu horreen zirkulazino askeari jagokonez, eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen dau (Datuak Babesteko Araudi Orokorra). Horrez gain, bermatzen dabe araudi horretan ezarritako betebeharrak bete dituela, eta behar diran neurri teknikoak eta antolakuntzako neurriak jarri dituela martxan, arriskuari egokitutako segurtasun-maila bermatzeko, datuen tratamentuan. Datu personal horreek indarreko arauek finkatutako eran eta mugakaz erabiliko dira.

Edozelan be, zeregin instituzionalak beteteko dituen jarduerak era egokian garatzea izango da tratamentuen xedea, eta ez besterik.

Bizkaiko Batzar Nagusiek konpromisoa hartzen dabe eskura dituen datu personalen erreserbea, sekretua eta konfidentzialtasuna gordeko dituela.

Pribadutasun-politikea

Datuak babesteko ordezkaria

Bizkaiko Batzar Nagusietako legelari nagusia.

DBO.BBNN@bizkaia.eus

Egindako tratamentuak
Eskubideak erabiltea

Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango ditu, bai eta datuen tratamentua mugatzeko edo horren aurka joteko eskubideak eta eramangarritasunaren eskubidea be. Horretarako, idazkia bialduko deutso honi:

Bizkaiko Batzar Nagusiak - Datuak Babesteko ordezkaria

Hurtado de Amezaga, 6 - 3a - 48008 Bilbo

Horrez gain, eskubidea eukiko dau hasitako ekintzari uko egiteko, datu personalak tratetako emondako baimena kenduz.

Bestetik, interesdunak eskubidea eukiko dau jagokon kontrol-agintariaren aurrean erreklamazinoa egiteko (Datuak Babesteko Euskal Bulegoa).