Gerediagako batzar etxea

Gerediaga, Durangaldeko bilera lekua

Gerediagako San Salbador eta San Klementeren ermitea 2003. urtean eskuratu jaken Bizkaiko Batzar Nagusiei. Toki horretan Durangoko Merinaldeko Batzar Nagusiak egiten ziran antxina-antxinatik eta gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusien Osoko Batzarrak egiteko erabilten da noizean behin.

Leku honen historiak Ertarora arte garoaz. Antxinean, Durangaldeak bizitza politiko autonomoa izan eban, eta bertako arazoez erabagiteko burujabetasuna eukan. Izan be, Bizkaitik bereiztuta bizi izan zan garai baten, Nafarroako erreinuaren muga be izan zan-eta.

Gerora, Gernikako Batzar Nagusietan parte hartzen ebanean, inoiz ez zan izaten eleizateen ordezkarien bitartez, Gerediagako Batzarraren ordezkarien bitartez baino: ordezkari bi bialtzen zituan 1628. urtetik aurrera, bost 1740. urtetik aurrera eta zortzi 1800. urtetik aurrera.

Gerediagako Batzar Etxeko bisita

HELBIDEA

BI-3341, 11. 48220 Gerediaga, Abadiño


ORDUTEGIAK

Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 20:00etara.

Larunbatetan eta igandeetan: 10:00etatik 19: 00etara


PLAZEA

PLAZEA

Gerediagako lehenengo plazea Martín López de Traña jaunak egin eban 1621. urtean. Egikera zertxobait eliptikoa eukan, eta gaur egun 16 erradio geratzen dira, erdigunean dagoan biribilgunetxotik abiatu eta 7'95 metroko luzeerakoak diranak.

Gehiago jakin

ERMITEA

ERMITEA

Antza danez, lehenengo ermitea, San Salbador eta San Klementerena, XVI. mendean egin eben.

Gehiago jakin

HARETXA

Gerediagan be Foru-Haretxa egoan. Durango-Eibar errepidea egin (1789) eta urte gitxigarrenera, desagertu egin zan Haretxa, errepidearen ezpondatik hur egoan eta. Gaur egun dagoan Haretxa Gerediagan, bertako zugaztitxo baten, hazitakoa da, eta beharbada Haretx zahar haren ezkurretatik ernetakoa izango da.

HARETXA

KURUTZEA

Hareharrizkoa da, 1633.ean egina. Fustearen ganean kapitela dauka eta horren ganean datza kurutzea: Alde baten Jesukristo Kurutzean dago eta bestean, ilargiaren irudiaren ganean, Ama Birjina, Jesus Umea besoetan dauala.

KURUTZEA
BISITALDI BIRTUALA

BISITALDI BIRTUALA

Egin Gerediagako Batzar Etxearen bisita birtuala eta ezagutu bere edertasuna eta historia modu arin, erraz eta original batean.

Gehiago jakin