Gernikako Batzar etxea

Gernika, Bizkaiko herrien batzarleku

Bizkaiko herrien batzarleku izan da Gernika mendeetan zehar. Antxina eleizateek ordezkariak bialtzen ebezan Gernikara Jaurerriaren arazoez eztabaidatzeko. Gernikako Haretxaren ondoan batzen ziran eta batzarroi Bizkaiko Batzar Nagusi eritxen. Batzarrok 1876. urtera arte egin ziran, urte horretan kendu euskuezan-eta Foruak, hau da, Bizkaiak bere buruari emondako berariazko legeak.

Ordurik aurrera 102 urte egon ginan Batzar Nagusi barik, 1979.ean berreskuratu genduzan arte. Urte horretan hasten da, bada, foru-erakunde honen bigarren aldia.

Batzarrretxea eta Gernikako Haretxa gure herriaren historiaren ikur biziak dira. Batzar Etxea Bizkaiko erakunderik gorenaren egoitza da eta foru-haretxaren ondoan dago. Gernikako Haretxa Euskal Herri guztiko herrialdeen topagune da, muga politikoak gainditu eta kultura eta etnografia-ohitura berezi eta aberatsen jabe dan herri honen alkarleku.

GERNIKAKO HARETXA

GERNIKAKO HARETXA

Jaurerriko lehenengo Batzarrak gerizpean hartzen ebazan haretx hori, denporearen poderioz, herri oso baten borondatearen eta erakunde berezi batzuen ikur bihurtu da.

Gehiago jakin

BATZAR-ARETOA

BATZAR-ARETOA

Batzarretxearen erdigunea da, Areto horretan egiten dira-ta Bizkaiko Batzar Nagusiak.

Gehiago jakin

LEIARPEKO ARETOA

Inguru guztian Bizkaiko herrietako monumenturik adierazgarrienak agertzen dira.

Gehiago jakin

LEIARPEKO ARETOA

ARTEA GERNIKAN

Ezagutu Gernikako Batzar Etxean ikusi leitekezan artelanak esteka honen bitartez.

Gehiago jakin

ARTEA GERNIKAN
BISITALDI BIRTUALA

BISITALDI BIRTUALA

Egin Gernikako Batzar Etxearen bisita birtuala eta ezagutu bere edertasuna eta historia modu arin, erraz eta original batean.

Gehiago jakin