Bilboko egoitza

Bilbo, egoitza administratiboa

Gernikako Batzar Etxea Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza ofiziala da eta bertan egiten dira Osoko Batzarrak. Horrezaz ganera, eguneroko gauzak egiteko administrazino-egoitza barria dauke Batzar Nagusiek Bilbon, Hurtado de Amezaga kaleko 6.ean.

Hortxe egiten dira Batzordeen batzarrak eta Batzarkide-Taldeenak, baita Osoko Batzarrak prestatzeagaz lotutako eginbide guztiak be.

Era berean, erakusketa-aretoa eta hitzalditarako beste areto bat be badagoz Bilboko egoitzan, Bizkaiko edozein giza-talderen eskura.

Bilboko Egoitza

HELBIDEA

Hurtado de Amézaga, 6 48008 Bilbao, Bizkaia


ORDUTEGIAK

Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara


TELEFONOA

94 406 67 00

BATZORDE-ARETOA

BATZORDE-ARETOA

Bilboko administrazino-egoitzan, azken solairuan, Batzar Nagusietako batzorde arruntak eta bereziak egiten dira. Batzordeok interes-arloetan banatuta dagoz. Aretoaren leku gailenean erakundearen armarria eta Jorge Oteiza eskultorearen “Gernikako Zuhaitza eta Batzar-Etxea” izeneko brontzezko eskulturea dagoz.

ERAKUSKETA-GELA

ERAKUSKETA-GELA

Erakusketa-aretoan urte osoan aldi baterako erakusketak egiten dira; EHUko ikasleen eta hainbat gizarte-kolektiboren erakusketak ikusi leitekez bertan. Sarrerea doakoa da eta jendearentzat zabalik egoten da astelehenetik barikura, 08:00etatik 20:00etara.

ARTEA BILBON

Ezagutu Bilboko egitzan ikusi leitekezan artelanak esteka honen bitartez.

Gehiago jakin

ARTEA BILBON

HITZALDI ARETOA

Areto Nagusia (Hitzaldi Aretoa) eraikinaren sarreran dago, ezkerretara, Erakusketa Aretoaren aurrez aurre.

HITZALDI ARETOA