Abellanedako batzar etxea

Abellaneda, Enkarterriko alkargunea

Abellanedako Batzarretxean batzen ziran Enkarterriko kontzeju eta haranetako ordezkariak, eskualdeari egokozan arazoez eztabaidatzeko. Enkarterri beti egon dan arren Bizkaiko Jaurerriaren barruan, zelanbaiteko burujabetasun politikoa izan eban, eta hori argi ikusten zan Abellanedako Batzar Nagusien bitartez.

Ertaroan batzarrok iskanbilatsuak izaten ziran, jente asko batzen eben-eta. Aro Modernoan, barriz, beste sistema bat hartu zan eta batzarretara Enkarterriko kontzeju bakotxeko eskudun ordezkari bat baino ez zan joaten.

Gernikako Batzar Nagusietara joateko, enkarterritarrek eskudun ordezkari bat edo bi hautatzen ebezan, eta horreexek izaten ziran eskualdearen ordezkariak Gernikako batzarrotan.

Enkarterriren burujabetasunak mendeetan zehar sortu zituan tira-birak erakunde bien artean (Gernikako Batzar Nagusien eta Abellanedako Batzar Nagusien artean). Gitxika-gitxika, baina batez be XVII. mendetik aurrera, ahaleginak egin ziran Enkarterri Bizkaiaren barruan guztiz sartzeko; hori dala-eta, Enkarterriko kontzejuen arteko ezadostasunak eta hausturak izan ziran.

Horren adibide da XVII. mendearen erdialdean gertatutako bereizketea: Errepublika Batuak alde batetik (Bizkaiagaz bat eginda, bakotxa bere botoagaz, baina Enkarterriaren izaera politikoa mantenduta), hau da, Gordexola, Gueñes, Zalla, Galdames eta Somorrostroko Hiru Kontzejuak; eta beste aldetik Errepublika Ez Batuak (Karrantza, Sopuerta, Somorrostroko Lau Kontzejuak, Turtzios eta Artzentales). Gerorago guztiak batu ziran barriro Enkarterrian, aurreko egoerara buletatuz, baina bereizketa hori barriro be gertatu zan urte batzuk berandugo, alde bateko eta besteko herriak ezbardinak izan baziran be.

Azkenik, 1801. urtean Enkarterriko kontzeju guztiak Bizkaiko Jaurerrian sartuta geratu ziran ondorio guztietarako eta Abellanedako Batzar Nagusiak ez ziran gehiagotan egin.

HELBIDEA

Abellaneda auzoa, z.g. (Sopuerta-Bizkaia ) 48869


ORDUTEGIAK

NEGUAN

(Irailaren16tik uztailaren 14ra)

Martitzenetik zapatura 10:00-14:00 eta 16:00-18:0

Domeka eta jaiegunetan 10:00-14:00

Astelehenetan Itxita. Abenduaren 25ean eta Urtarrilaren 1ean eta 6an itxita

UDAN

(Uztailaren 15etik irailaren 15era)

Martitzenetik zapatura 10:00-14:00 eta 17:00-19:00

Domeka eta jaiegunetan 10:00-14:00

Astelehenetan Itxita


BATZAR ETXEA

BATZAR ETXEA

Enkarterriko udalbatza eta ibarretako ordezkariak bertan biltzen ziren eskualdeko gai orokorrei buruz eztabaidatzeko.

Gehiago jakin

INGURU MONUMENTALA

INGURU MONUMENTALA

Urteen poderioz, beste eraikin batzuk jaso ebezan Batzarretxearen inguruan.

Gehiago jakin

ABELLANEDA XX. MENDEAN

Bizkaiko Foru Aldundiak 1901.ean erabagi eban bereoneratze-lanak egitea Batzarretxean.

Gehiago jakin

ABELLANEDA XX. MENDEAN

BISITALDI BIRTUALA

Egin Abellanedako Batzar Etxearen bisita birtuala eta ezagutu bere edertasuna eta historia modu arin, erraz eta original batean.

Gehiago jakin

BISITALDI BIRTUALA