Abellanedako Batzar Etxea

Batzar etxea

Gugana heldu diran lehen albisteetan (XIV. mendekoak) ez danez aitatzen ezetariko eraikinik, batzarrak inguruko zelairen baten egiten zirala emoten dau "la cuesta fasia la torre de (el linaje de) Avellaneda."

Batzar etxeaLehen eraikina XVI. mendearen hasieran egin eben, ez dakigu baina zein urtetan. Solairu biko eraikina izango zan, badakigu-eta 1535.ean kartzela zala bertan eta urte batzuk beranduagoko aitamen baten esaten dalako "del suelo de la escalera que sube al auditorio", hau da, kartzelatik batzar-aretora igoteko eskilarak egozala.

XVI. mendean askotan barriztatu eben eraikina. 1592.ean hasi ziran Batzarretxe barria eraikitzen, harik eta 1635.ean armarria fatxadan jarri eta amaitu eben arte. Eraikina kubikoa zan, lau isurialdekoa, arkudun sarreraduna, XIX. mendera arte zutik egon zanaren oso antzekoa.

Enkarterriko batzarrak 1806. urtean ezabatu ziran, eta urte horretatik aurrera eraikina ez zanez gehiago erabili, hondatuz joan zan XIX. mendeak aurrera egin ahala.

HELBIDEA

Abellaneda auzoa, z.g. (Sopuerta-Bizkaia ) 48869


ORDUTEGIAK

NEGUAN

(Irailaren16tik uztailaren 14ra)

Martitzenetik zapatura 10:00-14:00 eta 16:00-18:0

Domeka eta jaiegunetan 10:00-14:00

Astelehenetan Itxita. Abenduaren 25ean eta Urtarrilaren 1ean eta 6an itxita

UDAN

(Uztailaren 15etik irailaren 15era)

Martitzenetik zapatura 10:00-14:00 eta 17:00-19:00

Domeka eta jaiegunetan 10:00-14:00

Astelehenetan Itxita