Agurra

Bizkaiko Batzar Nagusien izenean, ondoetorria emoten deutsut, bihotzetik, Bizkaiko Parlamentura. Webgune honetan, informazino zabala aurkituko dozu foru-erakundeen tradizino historikoaz, euren gaur egungo eraketaz eta Bizkaiko Batzar Nagusietan egiten diran jarduerez.

Berton ezagutuko dozu zein dan parlamentu honen araugintza-ahalmena, eta sakondu eta aztertu ahal izango dozu Bizkaiarentzat interesgarriak diran gaietatik zeintzuk dagozan gaur egun izapidetze-aldian edo zeitzuk jorratu diran aurretiaz.

Webgune ofizial honek, XI. agintaldiaren amaieran barritu danak, herritarrek parte hartzeko lekua be badauka. Izan be, herritarren eretxi edo oharrak aintzat hartuko dira beti, eta behar dan moduan baloratuko dira, uste dogulako pertsonek askatasunez komunikatzea funtsezkoa dala lurralde historikoa modu demokratikoan garatzeko eta parlamentu-organoek lana hobeto egiteko.

Horregaitik gustauko litxakigu zuk zer egiten dogun jakitea, gure jarduerak ikuskatzea eta Bizkaiko historian hain sustraiturik dagoan erakunde honetan beste pertsona bat lez integratzea.

Hori errazago egiteko, diseinua hobetu egin dogu –intuitiboagoa, modernoagoa eta % 100 irisgarriagoa–, edozein pertsonak neke barik aurkitu daian erakunde honetan jazoten dan guztia. Bizkaiko ordezkari guztien izenean, espero dot webgune honen edukia zure interesekoa izatea.

Batzar Nagusien helburua da Bizkaia arlo guztietan garatzen lagunduko daben ekimen guztiak bultzatzea. Batzar Nagusiek araugintza-ahalmena dabe eta foru-arauak emoten ditue Lurralde Historikoen Legeak eskumena autorten deutsen gaietan, esaterako, herri-lanetan, gizarte-laguntzan, politika fiskalean, nekazaritzan, museoetan eta abarretan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Batzar Nagusien arteko hartu-emonak edozein sistema parlamentariotan dagozan berberak dira. Batzar Nagusiek edozein parlamentuk lez kontroletan dabe foru-gobernuaren kudeaketea, eta horretarako erantzun-eske, mozino, proposamen eta itaunak aurkezten ditue eta foru-arauen —lurraldeko legeen parekoak dira— bidez bultzatzen dabe. Beraz, hemen dozu nire konbita, zure eguneroko bizitzan eragina izan leikien parlamentu honetako erabagiak zehatz-mehatz ezagutzeko eta erabagi horreetan parte hartzeko.

Ana Otadui Biteri

Ana Otadui

Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria