Batzordeak

XI Agintaldia

Batzordeak

Osoko Batzarrak hartu beharreko erabagiak prestatzeaz arduratzen dan organoa dira, baina Osokoaren ordezko be izan leitekez araubide-aginpide osoz jarduten dabenean. Behin Taldeburuen Batzarrari entzunda, Batzar Nagusietako Mahaiak erabagiten dau zenbat batzordekidek osatzen daben batzorde bakotxa, batzarkide-taldeen ordezkari-kopurua aintzat izanda. Talde bakotxak gitxienez batzordekide bat izateko eskubidea dauka sortutako batzorde guztietan. Batzordeek boto-gehiengoz hartuko ditue erabagiak, eta boto-bardinketak izan daitezanerako Batzar Nagusietako talde bakotxak zenbat batzarkide daukan hartuko da kontuan botoak zenbatzerakoan.

Batzar Nagusietako batzordeak arruntak zein bereziak izan leitekez. Batzorde arruntak Batzar Nagusien Araudian hatakotzat aurrikusitakoak dira. Batzorde bereziak, ostera, batzordea sortzeko erabagian bertan aitatutako jakineko egitekoetarako sortutakoak dira. Agindu jakien lana amaitzerakoan ezabatzen dira eta, beranduen be, Batzar Nagusien agintaldia amaitzeko orduan. Batzar Nagusietako Mahaiari jagoko batzorde berezion eraketa- eta jarduera-arauak zehaztea.

Araudi eta Jaurbiderako Batzordearen kasuan izan ezik, enparauko batzordeek batzordekideen artetik hautatzen dabe batzordearen mahaia, batzordeburuak, batzordeburuordeak eta idazkariak osatutakoa.