taldeburuen batzarra

XI. agintaldia

Batzar Nagusien zereginetan parte hartzeko batzarkide-taldeen organoa da Taldeburuen Batzarra. Batzar Nagusietako Lehendakariak eta batzarkide-taldeetako taldeburuek osatzen dabe Taldeburuen Batzarra, eta horren bileretara joan behar dabe Batzar Nagusietako Idazkarietako batek eta Legelari Nagusiak, edo ordezko izandatutako legelariak; Foru Aldundiaren ordezkariren bat be joan leiteke, baita ganerako mahaikideak be.

Lehendakaritzagaz batera Osoko Batzarretako gai-zerrendea zehazteaz ganera, hurrengo kasuotan entzungo da Taldeburuen Batzarraren eritxia: Batzar Nagusien zereginak atontzen eta zuzentzen lagunduko daben erispideak zehazterakoan, batzarkide-talde bakotxak batzordeetan izango dauen ordezkari-kopurua ezarterakoan, Osoko Batzarretako aretoko jesarlekuak izendatzerakoan, Gernikako Batzar Etxean zein Batzar Nagusien enparaduko egoitzetan talde bakotxak izango dituan lekuak zehazterakoan, baita batzordeen eta Osoko Batzarraren lan-egutegia jarterakoan be batzarraldi bakotxean. Taldeburuen Batzarraren erabagiak hartzeko bozketetan talde bakotxak taldekideko boto bat izango dau.