Batzar Nagusien historia

Batzar Nagusien Historia

Bizkaiko Batzar Nagusiak bizkaitarren ordezkaritza eta parte hartzerako erakunde gorena dira: Bizkaiko Legebatzarra. Beraz, Legebatzar erakunde diranez, aginpidea dauken arloetako arauak onartzen ditue eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zereginaren ganeko kontrola eta jarraipena egiten dabe.

Gernikako Batzarretxean dago Batzar Nagusien egoitza ofiziala, Haretx ospetsuaren ondoan, eta hantxe egiten dira Osoko Batzarrak. Batzar Nagusien administrazino-egoitza Bilbon dago eta, beste alde batetik, erakunde-egoitzak dira be Abellanedako Batzar Etxea eta Gerediagako San Salbador eta San Klementeren Ermitea (Abadiñon), Durangoko Merinaldeko batzarleku zana.

Bizkaiko foru-batzarra tradizino handikoa da eta horren jatorri historikoa Ertarokoa dala eta, beraz, Europako lehenengoetariko sistema demokratikoa dala esan geinke. Batzar Nagusiak Europako beste edozein erakunde baino askoz arinago baliatu ziran tresna demokratikoez, esaterako Habeas Corpusaz, torturak galerazota egoteaz edo guztien aitonsemetasunaz.

1876.ean Foruak kendu euskuezanez, Batzar Nagusiak be bertan behera geratu ziran, eta, ehun urte baino gehiago igaro ondoren, 1979. urtean, barriro eskuratu genduzan. Ordurik aurrera, Euskal Autonomi Erkidegoan garatuz doan erakunde-antolaketan eta Euskal Herrialdeen eskubide historikoak berreskuratzean zeresan handia izan dabe Batzar Nagusiek.

Euskal Herrialdeen eskubide historikoak autortzen dirala beren beregi adierazota dago Gernikako Autonomi Estatutuaren 3. atalean, atal horren arabera Herrialdeek daukezan berariazko erakundeak gorde, berrezarri edo eguneratu egin leikiez-eta.

Herrialde Historikoaren berariazko erakunde horreek Foru Aldundia eta Batzar Nagusiak dira, bata exekutiboa eta bestea legebatzarra.

BILAKAERA HISTORIKOA

BILAKAERA HISTORIKOA

Batzar Nagusien bilakaera historikoa X. mendetik XXI. mendera

Gehiago jakin

BATZAR NAGUSIAK <span title='19'>XIX</span>. MENDERA ARTE

BATZAR NAGUSIAK XIX. MENDERA ARTE

Batzar Nagusiak Bizkaiko sistema politikoaren erdigune ziran.

Gehiago jakin

FORUA

Bizkaiko Jaurrerria arautzen eben ordenamendu juridikoak ziran Foruak.

Gehiago jakin

FORUA

JAUNAREN ZIN EGITEA

Batzar Nagusiak dira bizkaitarren herri ordezkaritzako eta partaidetzako organo gorena.

Gehiago jakin

JAUNAREN ZIN EGITEA
EUSKALDUNEN HERRIA

EUSKALDUNEN HERRIA

Euskal Herria edo Euskadi euskaldunen herria da. Sustrai sakoneko herria dogu, kultura berezia daukana.

Gehiago jakin

IDAZPENEN ZERRENDA

IDAZPENEN ZERRENDA

Gernikako Batzar Nagusiko idazpenak, lur lauaren, merindadeen, hiribilduen eta hirien arabera antolatuta.

Gehiago jakin