Batzar Nagusien historia

Batzar Nagusiak XIX. mendera arte

Batzar Nagusiak Bizkaiko sistema politikoaren erdigune ziran. Beste leku batzuetan be batzarrak egiten zirana badakigu, esaterako Aretxabalaganan, Bilbo eta Gernika arteko bidean, baina Gernikan egindako batzarren lehenengo aitamena 1308. urtekoa da. Hasierako lekukotza horreetatik ikusten da bi zirala erakundearen zereginak: batetik, bizkaitarren usadio eta ohiturak gordeteko Jaunaren zina jasotea; eta bestetik, legegintza-jarduerea.

Urteak joan ahala, gero eta dokumentazino gehiago daukagu eta hortik atara geinke Batzar Nagusiak gobernurako erakunde gorena zirala, hiru lurralde-osagai nagusitan bananduta egoala lurraldea (Bizkai gunea, Durangaldea eta Enkarterria) eta Bizkai gunearen zutabe nagusien artean (Lur Edegia eta Uribilduak) gizarte- eta lege-ezbardintasunak egozala.

Aginpideak

Batzar Nagusiek eukezan aginpideak sail nagusiotan banatu leitekez:

Legegintza-aginpideak:
Agintarauak eta araudiak egitea, euron artean Foruak idatzira ekartea.
Aginpide politikoak:
Bizkaiko Jaunak Zugaizpean egindako zinaren hartzaile izatea eta Foruak bete egiten zirala zaintzea, Foru-Baimenean zehaztutako tresnen bidez.
Administrazino-aginpideak:
Ahaldunak, errejidoreak eta beste foru-karguak hautatzea (legelariak, sindikoak, eskribauak, diruzainak...).
Ekonomia-aginpideak:
Jaurerriaren ekonomian eragina euken erabagi asko hartzen ziran.
Soldadutza:
Soldaduak bialdu aurretik Batzarrak onartu egin behar izaten eban hori.

Gernika Munduko Herririk zoriontsuena da. Haretx baten gerizpean biltzen dan baserritarren batzarrak erabagiten dau arazoez, eta beti hartzen dabez erabagirik zuzenenak.Jean-Jacques Rousseau

Eleizateak eta uribilduak

Bizkai Lurraldea gaur egun egituratuta dagoan moduan badago, historian zehar izandako ibilbide luzeari esker da, azkenean erakunde berean batu dira-ta administrazino-eraketa ezbardin bi: Uribilduak eta Lur Edegia.

Lur Edegia:
Bizkaiko eleizateek osatzen eben eta eleizateok Merinaldeka antolatzen ziran. Izen hori harresirik ez izatetik jatorke eta uribilduetatik bereizteko da, uribilduek harresiak izateko eskubideaz gain beste lege batzuk eukezan-eta. Lur Edegia Jaurerriaren ekanduzko legeen menpean egoan, hau da, Foruen legemendean.
Uribilduak:
Eleizateen bizimodu baserritarra barik, beste ekonomia- eta merkataritza-jardunbide batzuk ziran nagusi uribilduetan. Uribilduek beste Foru bat euken, bakotxaren sortze-agirietan zehaztutakoa. Ez euken, bada, Bizkaiko enparaduko lurraldearen foru-administrazino bera.

Uribilduak XIII eta XIV mendeetan sortu ziran, batez be arrazoi nagusi biokaitik:

  • Lur Edegian nekazaritza eta abeltzaintza ziranez jarduerea nagusiak, merkataritzagaz lotutako jarduerak gero eta garrantzitsuago izateak bestelako baldintza juridiko-administratiboak eskatzen ebazan.
  • Ahaide Nagusien arteko burrukak zirala-ta Bizkaia oso lurralde ezegonkor eta arriskutsu bihurtu zan eta uribilduak eremu zarratuak ziran, errazago babesteko modukoak eta, beraz, seguruagoak; hori mesedegarria izan zan nagusituz joiazan jarduerea ekonomiko barrietarako.
 

Zuzenbide erkideko Uribilduak eta Uria: Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Lanestosa, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Otxandio, Portugalete, Plentzia eta Urduña.

 

Foru Zuzenbide Zibileko eremua

  • Abadiño
  • Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena
  • Ajangiz
  • Alonsotegi
  • Amorebieta-Etxano
  • Amoroto
  • Arakaldo
  • Arantzazu
  • Areatza
  • Arrankudiaga
  • Arratzu
  • Arrieta
  • Arrigorriaga
  • Artea
  • Artzentales
  • Atxondo
  • Aulesti
  • Bakio
  • Barakaldo
  • Barrika
  • Basauri
  • Bedia
  • Berango
  • Berriatua
  • Berriz
  • Busturia
  • Derio
  • Dima
  • Ea
  • Elantxobe
  • Elorrio
  • Erandio
  • Ereño
  • Errigoiti
  • Etxebarri
  • Etxebarria
  • Forua
  • Fruiz
  • Galdakao
  • Galdames
  • Gamiz-Fika
  • Garai
  • Gatika
  • Gautegiz Arteaga
  • Getxo
  • Gizaburuaga
  • Gordexola
  • Gorliz
  • Güeñes
  • Ibarrangelu
  • Igorre
  • Ispaster
  • Iurreta
  • Izurtza
  • Karrantza Harana/Valle de Carranza
  • Kortezubi
  • Larrabetzu
  • Laukiz
  • Leioa
  • Lemoa
  • Lemoiz
  • Lezama
  • Loiu
  • Mallabia
  • Mañaria
  • Maruri-Jatabe
  • Mendata
  • Mendexa
  • Meñaka
  • Morga
  • Mundaka
  • Mungia
  • Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz
  • Murueta
  • Muskiz
  • Muxika
  • Nabarniz
  • Orozko
  • Ortuella
  • Santurtzi
  • Sestao
  • Sondika
  • Sopela
  • Sopuerta
  • Sukarrieta
  • Trucios-Turtzioz
  • Ubide
  • Ugao-Miraballes
  • Urduliz
  • Valle de Trápaga-Trapagaran
  • Zaldibar
  • Zalla
  • Zamudio
  • Zaratamo
  • Zeanuri
  • Zeberio
  • Zierbena
  • Ziortza-Bolibar
Bizkaian eskubide komuna eta zibila duten lurraldeak