BATZAR NAGUSIEN HISTORIA

Euskaldunen Herria

Euskal Herria edo Euskadi euskaldunen herria da. Sustrai sakoneko herria dogu, kultura berezia daukana eta hizkuntza bereziaren, euskerearen, jabe dana.

Zazpi Herrialdek osatzen dabe Euskal Herria eta hiru administrazinotan banatuta dago: Euskal Herriko Autonomi Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea Estatu Espainiarrean, eta Iparraldea Estatu Frantseseko Pirineo Atlantiarren Departamentu barruan.

Euskal autonomi erkidegoa

Euskal Herriko Autonomi Erkidegoa deritxan administrazino-batasunaren barruan hiru Herrialde sartzen dira: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.

Legebiltzarra eta eusko jaurlaritza

Euskadiko Autonomi Erkidegoak bere Legebiltzarra dauka. Legebiltzar horretarako Lurralde Historiko bakotxetik 25 legebiltzarkide hautatzen dira lau urterik behin egiten diran Hauteskunde Nagusietan.

Legebiltzarkideek Lehendakaria hautatzen dabe, Eusko Jaurlaritzaburu izan daiten, Gernikako Estatutuan autortutako aginpideen arabera. Euskal erakunde biok, Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak, Gasteizen dauke egoitza ofiziala.

Foru-erakundeak

Lurralde Historiko bakotxak Batzar Nagusiak daukaz Lurraldearen legebatzar-lana beteteko, Foru-Hauteskundeetan hautatutako Batzarkideen eskutik. Lurraldeen gobernua Foru Aldundiek egiten dabe, Lurralde Historikoen Legean autortutako aginpideen arabera (zerga eta finantza-aginpideak, gizarte-ekintzakoak, errepideei buruzkoak, nekazaritzakoak...).

EAE-ko erakunde-egitura