BATZAR NAGUSIEN HISTORIA

Forua

Bizkaiko Jaurrerria arautzen eben ordenamendu juridikoak ziran Foruak. Mota guztietako arauak biltzen zituan lege orokor baten antzekoak ziran eta lege konstituzionala nahiz kode zibila eta zigor kodea ziran aldi berean. Foruen jatorria bizkaitarren usadio eta ohituretan dago, urteak joan ahala sendotuz joan ziranak.

Lege berezia

Forua idatzira ekarri zan 1452. urtean Foru Zaharragaz eta 1526an Foru Barriagaz. Foru-Zuzenbidea

Foru-Zuzenbidea

Foru-Zuzenbidea beraz, herri-borondatean oinarritzen da.

Guztien aitonsemetasuna

Foruan bertan autortuta agertzen da bizkaitar guztiek bizkaitar izatea ebela nahiko aitonseme izateko. Foru Barriaren Lehenengo Idazpuruaren 16. legean jasota agertzen zan hori eta guztien aitonsemetasuna autortzeak ondoren garrantzitsuak ekarzan: bizkaitar guztiak legearen aldetik bardinak izatea, bizkaitarrik torturatzea galerazota egotea, zergak ordaindu beharrik ez izatea:

Foruak

Que todos los naturales, vecinos y moradores de este Señorío de Bizkaia (...) eran notorios hidalgos y gozaban de todos los privilegios de los hombreshidalgos. Guztien aitonsemetasuna

Soldadutzari buruzko baldintza batzuk be baegozan. Gudarik izan ezkero, bizkaitarrak Luiaondoko Malato Zugaitzeraino egozan Jaunaren agindupean; handik aurrera soldata jaso behar eben, gizon askeak ziran-eta.

Malato arbolearen esaunda

Bizkaitarrek, Jaun Zuria -Bizkaiko lehenengo Jauna izan ei zana- buru ebelarik, aurre egin eutsieen Ordoño II.aren agindupeko leondarrei Padurako burrukaldian, eta garaipena lortu eben. Ondoren, leondarrak erretiratzen egozala, bizkaitarrak atzetik joan jakezan Luiaondo izeneko toki bateraino. Haretx bat egoan bertan; Jaun Zuriak Ordoño II.a arnasestuka ikusi eta alde egiten itxi eutsan, baina barriro ez bueltatzekotan, eta ezpatea bertan egoan haretxean sartu eban esanez toki haretan amaitzen zala jazarpena. Harrezkero, aitatutako haretx horri Malato edo gaixoa deitzen jako, hainbeste kolpe eta zauri jaso ondoren.

yr, cada, y quando el Señor de Vizcaya los llamasse sin sueldo alguno, por cosas, que a su servicio los mandasse llamar: pero esto fasta el arbol Malato, que es en Lujaondo: pero si el Señor con su Señoría les madasse yr allende del dicho lugar, su Señoría les debe madar pagar el sueldo de dos mese, si vuieren yr aquen los puertos, para allede los. Malato arbolaren esaunda

Foru-baimena

Legeren bat indarrean sartzeko, Foru-Baimena behar zan. Jaunaren agintea zaintzeko bidea zan, aginduren bat foruaren aurkakoa bazan, indarrean sartu ez eiten. Horixe zan bidezko ez ziran legeetatik babesteko modua.

Foruen galera

Bigarren karlistadan (1872-1876) amaitu zan foru-erakundeen eta Madrileko gobernuen artean tira-biraz beteriko sasoia. Behin karlistak menderatu eta gero atxaki ederra izan eben Madriletik foru-jaurpide osoa ezabatzeko, ordura arte be apurka-apurka hondatu gurean ibili ziran-eta. 1876.eko uztailaren 21eko Legearen indarrez aienatuta geratu ziran Foruak, eta ordura arte Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako politika bideratu eben Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak ezereztu egin ebezan. Nafarroak ordurako galduta eban indar politikoa, 1841.eko Ley Paccionada eritxanaren indarrez. Nafarroari ez jakozan geratzen administrazino-tresna batzuk baino, konstituzino-araubideagaz bat ez etozan aginpideak ordurako kenduta eukazan-eta.