Abellanedako Batzar etxea

Inguru monumentala

Urteen poderioz, beste eraikin batzuk jaso ebezan Batzarretxearen inguruan.

Aingeru Zaindariaren Ermitea:
Batzarretxearen aurrez aurre egoan. 1771. urtean bota egin eben, egoan tokian ostatua eraikitzeko. Handik hur, metro gitxira, jaso eben ermitearen bardin bardina. 60en hamarkadan, ostatuari dautsala, gaur egun ikusi daitekean ermitea egin eben.
Batzarkideen Ostatuta:
1771. urtean eraiki eben, Abellanedan batzartzen ziranei ostatua emoteko. Etxe barrokoa da, lau isurialdekoa.
Korrejidorearen Etxea:
1597. urtean Batzarretxearen ondoan egoan eraikina erosi eutsien Santiago de Urrutia jaunari. Etxe hori Korrejidorearen etxetzat erabili eben, harik eta 1750. urtean bota eta gaur egun dagoana egiten hasi ziran arte.

HELBIDEA

Abellaneda auzoa, z.g. (Sopuerta-Bizkaia ) 48869


ORDUTEGIAK

NEGUAN

(Irailaren16tik uztailaren 14ra)

Martitzenetik zapatura 10:00-14:00 eta 16:00-18:0

Domeka eta jaiegunetan 10:00-14:00

Astelehenetan Itxita. Abenduaren 25ean eta Urtarrilaren 1ean eta 6an itxita

UDAN

(Uztailaren 15etik irailaren 15era)

Martitzenetik zapatura 10:00-14:00 eta 17:00-19:00

Domeka eta jaiegunetan 10:00-14:00

Astelehenetan Itxita