Gernikako Batzar etxea

Gernikako haretxa

Zalantza barik, Gernikako Haretxa da euskaldunek munduan zehar dauken ikurrik entzutetsuena.

Jaurerriko lehenengo Batzarrak gerizpean hartzen ebazan haretx hori, denporearen poderioz, herri oso baten borondatearen eta erakunde berezi batzuen ikur bihurtu da, euskaldunek historian zehar ezagutu dabezan gora-behera guztiak gora-behera bizirik dirauana.

Gernikako Haretxaren itzalpeak Bizkaia baino eremu zabalagoa hartu dau eta Euskal Herri guztiaren ezaugarri bihurtu da.

Aspaldiko garaien eta gaurkoen alkargunea da eta gaur egun ekintza eta ospakizun bereziak egiten dira Haretx horren ondoan: Lehendakariaren eta Aldun Nagusiaren zin egiteak, esaterako.

Oroitarri baten jasota dagoz Jose Antonio Agirre Lehenengo Lehendakariak zina egiteko esandako berbak. Berbok eredu bihurtu dira leku horretan zin egin behar daben agintarientzat.

Jainkoaren aurrean apalik Euzko lurganean zutunik azaben gomutaz Gernikako Zugaizpean nire aginbidea ondo betetia zin dagit

"Haretx Zaharra" deitutakoaren enborra, Batzarretxearen bedargunean dagoana, ez da lehenengo Gernikako Arbolearena, baina bai gaur egunera arte heldu jakun ondarrik zaharrena.

1860. urtean "Haretx Zaharra" deitutakoaren oinordekoa sartu zan zin egiteko tribunearen aurrekaldean; hortxe egon zan 2004. urtean bizialdia amaitu jakon arte, eta bere lekuan beste bat ipini beharra egon zan 2005ean.

Gaur egun dagoan Haretxa 2015eko martiaren 2an sartu eben. Gernikako Haretxak belaunaldiz belaunaldi sendo erroturik egon dira gure lurrean.

Gernikako Haretxa da Bizkaiko armarriaren erdigune.Gernikako Haretxa da Bizkaiko armarriaren erdigune.

Gernikako Haretxak eutsi egin deutsoeta Antxinatik da Jaunen argi sendoez dau tiranoentzako orririk emonezta itzalpean saldurik jagon Tirso de Molina

Gernikako Arbola da bedeinkatua euskaldunen artean guztiz maitatua. Eman ta zabal zazu munduan frutua adoratzen zaitugu arbola santua. (...)

Gernikako arbola

J. M. Iparragirre Urretxun (Gipuzkoan) jaio zan 1820.ean. Karlistaden garaian bizi izan zan. "Gernikako Arbola" abestia berak egin eban, sinbolo horrek Euskal Herriarentzat eukan garrantzia erakutsi nahian.

Bizkaiko arbolak foruan

  1. 1. Abellaneda

    Enkarterriko Batzarrak Abellanedako Haretxaren itzalpean egiten ziran.

  2. 2. Gerediaga

    Durangaldeko Batzarrak Gerediagako Haretxaren ondoan egiten ziran.

  3. 3. Aretxabalagana (Morga)

    Foruek agintzen ebenez, Gernikara heldu orduko, hortxe egiten jakon harrerea Bizkaiko jaunari.

  4. 4. Gernika

    Gernikako Haretxa Jaurreriaren bihotza da. Haretxaren gerizpean egiten zan Foruen zina.

  5. 5. Luyando

    Malato Arbolea (Luiaondo) heltzen zan Bizkaiko jaunaren jurisdikzinoa; hortik aurrera, ez eukan aginterik.

Mapa arboles de bizkaia
1

Abellaneda

Enkarterriko Batzarrak Abellanedako Haretxaren itzalpean egiten ziran.

2

Gerediaga

Durangaldeko Batzarrak Gerediagako Haretxaren ondoan egiten ziran.

3

Aretxabalagana (Morga)

Foruek agintzen ebenez, Gernikara heldu orduko, hortxe egiten jakon harrerea Bizkaiko jaunari.

4

Gernika

Gernikako Haretxa Jaurreriaren bihotza da. Haretxaren gerizpean egiten zan Foruen zina.

5

Luyando

Malato Arbolea (Luiaondo) heltzen zan Bizkaiko jaunaren jurisdikzinoa; hortik aurrera, ez eukan aginterik.