Gerediagako batzar etxea

Ermitea

Antza danez, lehenengo ermitea, San Salbador eta San Klementerena, XVI. mendean egin eben. Jatorrizko haretatik iparraldeko harlanduzko hormako zati batzuk baino ez dira geratzen. Ermitea nabarmen aldatu zan XVII. mendean inguru guztian egin zan aldaketeagaz batera, izan be garai haretako hormarriak dira-ta gaur eguneko ermitearen kanpoko hormetan dagozanetarik gehienak. 1876.ean sakristia erantsi jakon.

1961eko ermitea

Antxinako Ermita Zaharra1961.ean zapaia jausi egin zanez, Aldundiak barriztatze eta konponketa-lanak egin zituan. Lanon barruan, aldatu egin zan portikoaren itxurea, lau zutabe neoklasiko jarri ziran eta kendu egin ziran pulpitua eta aldarea.

Gerediagako Kofradia erakunde zibila zan arren, Estatuak, 1841.eko Desamortizazino Legean oinarrituta, desjabetu egin zituan Ermitea eta Zelaia. Gerediagako auzokoek errematean erosi ebezan 1844.ean eta hareen ondorengoek Bizkaiko Batzar Nagusiei eskualdatu eutsien 2000. urtean.

Gerediagako Batzar Etxeko bisita

HELBIDEA

BI-3341, 11. 48220 Gerediaga, Abadiño


ORDUTEGIAK

Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 20:00etara.

Larunbatetan eta igandeetan: 10:00etatik 19: 00etara


Ermita de 2003

Behin inguru guztian arkeologia-araketak egin eta osteragoko lan guztiak zelan gauzatu behar ziran jakiteko txostenak atondu ostean, 2003. urtean amaitu zan ermitearen barrualdearen barriztatze eta eraldaketea.

Irudiak

Ermitearen hormetan jatorriz beste inongoak izan eta bertan erabilitako harrizko irudiak egozan, hain zuzen be ertaroko hilarri bat, disko itxurakoa, XII-XV. mendeen bitartekoa, eta haren ondoan beste irudi bi: bata Ama Birjinarena eta bestea Kristo kurutzatuarena. Ikerlari batzuen aburuz, irudi erromanikoak izan leitekez. Beste ikerlari batzuk arrain baten iruditzat joten dabez beste harri baten dagozan marrak.

Afruntuak-eta joten dauan aldera egoteagaitik nabarmen hondaturik dagozanez irudiok, Ermitearen barrualdera eroan dira.