Mahaikideak

XII. agintaldia

Batzar Nagusietako artezkaritza-organoa da eta Lehendakariaren zuzendaritzapean dago. Agintaldiaren hasieran hautatutako Lehendakariak, Lehendakariorde bik eta Idazkari bik osatzen dabe Mahaia eta berari jagoko Erakundearen ordezkaritza kolegiatua.

Mahaiaren egitekoak dira Batzar Nagusietako lan-antolaketeak, jaurpideak eta agintepideak eskatu deiozan erabagi eta neurri guztiak hartzea, gastuez erabagitea eta beste erakunde, sail eta herritarrakaz kontratuak izenpetzea, Batzarretako idazki eta agiriak sailkatzea, baita idazki edo agiriok bideratzeko onargarri diran ala ez diran adierazotea be, idazki eta agiri guztien bideraketeaz erabagitea, Batzar Nagusien jardunerako erizpide nagusiak jartea, Batzar Nagusien Aurrekontuak atontzea, onartutako Aurrekontuaren ardura izatea eta Araudian azaldutako enparaduko zereginez arduratzea. Legelaritza-Zerbitzuaren Legelari Nagusiaren aholkularitza izaten dau zereginotarako.