BISITAK AUTOMOTIVE INTELLIGENCE CENTRE-RA ETA EUSKARAREN ETXERA

(Bilbon, 2025eko ekainaren 6an). Bizkaiko Batzar Nagusietako batzorde bik bisitaldi bana egin dabe gaur Boroa Enpresa Parkean (Amorebieta) dagoan Automotive Intelligence Centre (AIC) enpresara eta Bilboko Euskararen Etxera. Gonbidapen biak Bizkaiko Foru Aldundiak bideratu ditu.

Ekonomia Sustatzeko Batzordeko kideek AICren instalazinoak ikusi ahal izan ditue lehenengo. Automotive Intelligence Center nazinoartean automobilgintzarako eratutako lehenengo adimen-zentroa da. Merkatuari begira, proiektuen ezagupena, teknologia eta garapen industriala integretan ditu modu adimentsuan, diziplina anitzeko lana eta kualifikazino handiko personen koordinazinoa bilatuta.

Apur bat geroago, Euskera, Kultura eta Kirol Batzordeko kideek Euskararen Etxearen, orain dala gitxi Estrasburgon Europako Kontseiluaren Museo 2025 saria jaso dauen kultur etxearen, instalazinoak ezagutu ahal izan ditue. Euskararen etxea Bilboko San Inazio auzoan dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzari esker sortu zan, euskerearen egoitza bihurtzeko asmoz. Sarrera dobakoa da.