BISITEA EUSKAL MUSEORA

(Bilbon, 2025eko bagilaren 20an) Bizkaiko Batzar Nagusietako Euskera, Kultura eta Kiroleko batzordeak bisitaldia egin dau aspaldi honetan bere eraikinak goitik behera barriztetako obretan dagoan Euskal Museora.

Batzorde horretako kideek obrea bisitau dabe, Sorkunde Aiarza Begoña Alde Zaharrean dagoan kultur zentroko zuzendariagaz eta Leixuri Arrizabalaga Arruza Euskera, Kultura eta Kiroleko foru diputatuagaz batera, funtsezko arkitektura-piezetako baten, Miserikordia eraikineko enbor ingrabidoaren, instalazinoaren zailtasuna hurretik ikusteko.

Holan, Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dagoan Museoak, joan dan zemendian azkenengo fasean sartu zan erreforma arkitektonikoan eta museografikoan jarraitzen dau beharrean. Hazkunde-fase horretan, lau eraikinetako solairuak (Kurtze, Miserikordia, Unamuno eta Klaustroa) armetan ari dira, eta beharrezko zimendu-lanak amaitu ostean heldu dira horretara.