II. BARDINTASUN PLANAREN JARRAIPENERAKO BILEREA

  • Bizkaiko Batzar Nagusietako Bardintasun Taldeak, parlamentu bardinzaleagoa lortzeko martxan jarri diran azkenengo ekintzen balantzea egin dau.
     
  • Martian egingo dan Bizkaiko Emakume Hautetsien hurrengo Batzarrean hasiko da beharrean. 

 

(Bilbon, 2024ko zemendiaren 19an) Bizkaiko Batzar Nagusietako II. Bardintasun Planak etapak erretzen jarraitzen dau. Batzarkideek eta Batzar Nagusietako beharginek laneko beste bilera bat egin dabe gaur Bilboko egoitzan, eta, bertan, Foru Aldundiak gizonen eta emakumeen arteko bardintasunaren aldeko ibilbide orri horren barruan aurrera eroan dituan azkenengo ekintzen ondorioak atara eta balantzea egin ahal izan dabe. 

Batzar Nagusietako Bardintasun Taldeak joan dan eguenean egin zan “Alkarrizketak Bardintasunean” jardunaldiaren balorazinoa egin ahal izan dau. Lorena Santos Cuenca abogaduak, emakumeen kontrako indarkerian adituak, sexu-jazarpenari eta horrek biktimengan dituan ondorioei buruzko berbaldia eskaini eban. Horrez gain, bileran, Bizkaiko Batzar Nagusien barruko kontziliazino erantzukideari eta bardintasunari buruzko prestakuntzeari buruzko txostena aurkeztu da. 

2022-2025 aldirako Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako II. Plana aho batez onartu zan igazko urtarrilean. Dokumentuan, lehen plana indarrean egoala erakundean egiten ziran bardintasunaren arloko jardunbide egokiakaz jarraitzera eta ekintza barriak sartzera bideratutako estrategiak jasoten dira. Bizkaiko Batzar Nagusietako II. Bardintasun Plan horrek hobetzeko 22 helburu eta 65 ekintza jasoten ditu, hiru jarduketa eremutan (Gobernu Ona, Komunikazinoa eta Gizarte Eragina) eta zortzi ildo estrategikotan banatuta. Ildo horreen artean, besteak beste, genero-ikuspegiaren integrazinoa, bardintasun ikutua izango dauen beharginen kudeaketea, komunikazinoa, emakumeen ahalduntzea, indarkeria matxistaren kontrako burrukea eta zainketen aintzatespena sartzen dira.