BATZAR NAGUSIEK GAUR ZABALDUKO DABE BIZKAIKO ZERGEN BARRIKUSPENERAKO ETA BIZIKLETA BIDEEI BURUZKO FORU ARAUEI ALEGAZINOAK AURKEZTEKO EPEA

  • Herritarrek 10 eguneko epea izango dabe foru arau proiektu bien aurrean aldaketa proposamenak aurkezteko. 
     
  • Bizkaiko Batzar Nagusiek aurreikusten dabenez, testu biak martxoko ohiko osokoan onartuko dira behin betiko. 

 

(Bilbon, 2025eko urtarrilaren 13an). Bizkaiko Batzar Nagusiek 2024. urtearen amaieran erregistrau ziran foru arau proiektu barri biren tramiteagaz jarraitzen dabe. Lurraldeko Zerga Sistemearen Zerga Barrikuspenerako Foru Arauaren Proiektua eta Bizkaiko Bizikleta Bideei buruzko Foru Arauaren Proiektua dira. Batzar Nagusietako araudiak agintzen dauen lez, herritarrek 10 eguneko epea (astelehenetik barikura) izango dabe testu arauemoile bien aurrean egin beharreko alegazinoak aurkezteko, Bizkaiko Batzar Nagusien webgunearen bitartez. 

Lurraldeko Zerga Sistemearen Zerga Barrikuspenerako Foru Arauaren Proiektuari jagokonez, epea gaur bertan zabaldu da eta datorren urtarrilaren 24an itxiko da. Orain arte, Batzar Nagusietako taldeek Foru gobernuaren Kontsejuak gabonilaren 26an onetsi eban eta Itxaso Berrojalbiz Ogasun eta Finantzetako diputatu andreak azaldu eban testua aztertu ahal izan dabe. Behin betiko testua martiko ohiko osokoan onartzea aurreikusten da.

Bizkaiko Bizikleta Bideei buruzko Foru Arauaren Proiektuari jagokonez, izapidetzeko ibilbidea aurrekoaren bardin-bardina izango da. Gaur zabalduko da herritarrek alegazinoak aurkezteko epea, eta Batzar Nagusietako taldeen zuzenketa-eskeak aurkezteko epea hilebete honen 30ean bertan hasi ahal izatea aurreikusten da, parlamentuko ibilbidea martiko ohiko osoko berean amaitzeko.