2023KO BIZKAIKO AURREKONTUAK ABENDUAREN 28AN EGINGO DAN OSOKOAN BERRESTEKO PREST GERATU DIRA
- Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur amaitu ditue zuzenketa-eske parzialen eztabaidarako batzordeak. Gaurko batzordeetan eztabaidagai izan dira Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailari, Gizarte Ekintza sailari (GUFEri be) eta Ogasun eta Finantzetako sailari oposizinoak aurkeztutako zuzenketa-eske partzialak, baita Foru Arau Proiektuaren Testu Artikulatuari egindako zuzenkea-eskeak be.
- Ogasun eta Finantzetako Batzordearen bederatzi saioetan, Batzar Nagusietako Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek alkarregaz proponidu dituen aldaketa biok baino ez dira onartu: batetik, Aldundiaren siruizendapena Bizkaiko Garraio Partzuergoaren aurrekontu-aldaketetara egokitzea eta, bestetik, garraio publikoaren zerbitzuari jagokozan Garraio eta Herri Lan Sailaren kredituak kreditu zabalgarritzat jotea, Aldundiaren esku dagozan operadoreetan hobariak apliketan jarraitzeko.
- Ganerako zuzenketa-eskeak, 452 guztira, baztertu egin dira.
(Bilbon, 2021eko abenduaren 20an). Batzar Nagusietako taldeek gaur amaitu ditue dabe zuzenketa-eske parzialeei buruzko azken batzordeak. Gaurko batzordeetan eztabaidagai izan dira Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailari, Gizarte Ekintza sailari (GUFEri be) eta Ogasun eta Finantzetako sailari oposizinoak aurkeztutako zuzenketa-eske partzialak, baita Foru Arau Proiektuaren Testu Artikulatuari egindako zuzenkea-eskeak be.. Eztabaideak iraun dauen lau jardunaldietan errepikau egin da gidoia, hau da, Foru Gobernuari esuten dutsien taldeek (Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak) ez dabe oposizinoaren zuznketa-eskerik onartu. Gaurkoan, 165 zuzenketa-eske parzial baztertu ditue.
2023ko Bizkaiko Aurrekontuen Foru Arau proiektua urriaren 31n erregistrau eban José María Iruarrizaga Ogasun eta Finantzetako diputatuak, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariaren aurrean, eta holan emon jakon hasierea Batzar Nagusietako tramitazinoari. Halada ze, izapideek hile bi iraungo dabe eta abenduaren 28an amaituko dira, egun horretan egingo dan Osoko Batzarrean oanrtuko da-eta Ogsun eta Finantzetako batzordeak aurrekontuen ganean emondako erespena. Joan dan eguenetik gaur arte egin diran saioetan, Batzar Nagusietako taldeek 454 zuzenketa-eske parzial eztabaidatu eta bozkatu ditue (Euzko Abertzaleak taldearen 2, EH Bilduren 165, Elkarrekin Bizkaiaren 143 eta Talde Berezia-PP Bizkaiaren 144).
Zuzenketa-eske guztietatik, Foru Gobernua eusten daben talde bienek baino ez dabe aurrera egin. Aldaketa horreek Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako Sailaren aurrekontuetan eta Artikulauan egindako aldaketakaz dagoz erlazionauta, Aldundiaren aurrekontu-esleipena Bizkaiko Garraio Partzuergoaren kontuetan sartutako aldaketetara egokitzeko. Artikulauaren aldaketea gaur arratsaldean erabagi da Aurrekontuen azkenengo batzordean, Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak, Elkarrekin Bizkaia eta Talde Berezia-PP Bizkaia taldeen aldeko botoakaz eta EH Bilduaren abstentzinoagaz.
Zuzenketa-eske horri esker, atal berezi bat gehitu da artikuluaren barruan, Garraio Publikoaren Zerbitzuari jagokozan Garraio Saileko kredituak kreditu zabalgarri lez identifiketako, Aldundiaren esku dagoan garraio publikoan “Bizkaiko herritarrei hobariak apliketan jarraitzeko helburuagaz”, Unai Lerma batzordekide jeltzaleak azaldu dauenez. EH Bilduren abstentzinoaren errazoia izan da testuan “ez dala ezelango zenbatekorik” ezarten. Garraioen kredituak zabalgarriak izango dirala esaten da, “baina hori ez da ezelango konpromisoa, kinu hutsa baino ez”, esan dau Arantza Urkaregik.
IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA
Gaur egin diran hiru batzordeetan 165 zuzenketa-eske bozkatu dira, Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako (35), Gizarte Ekintzako (56) eta Ogasun eta Finantzetako (26) sailen kontuen aurrekoak, eta Arau Proiektuaren Testu Artikulauari (33) eta GUFEren aurrekontuari (15) aurkeztutakoak.
Ingurumenaren arloan, Talde Berezia-PP Bizkaiak Gobela ibaitik oinezkoentzako pasealekua egitea, Gorlizko fauna basatia berreskuratzeko zentroa jentearentzat zabaltzea, basurdeak eta orkatzak ehizatzeko laguntza gehiago emotea eta Karrantzako eta Busturialdeko hornikuntzea hobetzea planteau dau.
Elkarrekin Bizkaiak, bere aldetik, eraikin publikoetan eta auzokideen komunidadeetan energia barriztagarriko ekipoak sustetako eta kontserbazino basoak sortzeko, basogintzea bultzatzeko eta Ur Partzuergoan sartuta ez dagozan udalerrietarako laguntza lerro bat ezarteko inbertsino gehiago eskatu ditu.
EH Bilduk, bere aldetik, Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako aurrekontuan 6 milioi euro sartzea eskatu dau, energiaren sorkuntza sakabanatua eta autokontsumo partekatua garatzeko; beste 2,2 milioi udalerrien bilketa selektiboa hobetzeko; eta beste 2 milioi hostozabalen baso produktibo moldatzaileak bultzatzeko, “eskualde bakoitzean 30 edo 40 hektarea”, hain zuzen be. EH Bilduren proposamenen artean, baserritarren merkaduak bizibarritzeko plana, hiltegi mobikor bat, Los Herreros tunelaren egokitzapena eta Busturialdean, Karrantzan eta Arrankudiaga-Arakaldo tartean 10 milioi euroko kanalizazino eta saneamendu lanak be jasoten ziran.
BEHARGIN GEHIAGO GIZARTE ZENTROETARAKO
Aldundiaren baliabide erabilgarrien % 40 inguru Gizarte Ekintzako Sailak kudeatuko dau. Sail horren kontuak 56 zuzenketa-eske parzialagaz heldu dira gaurko bigarren batzordera, eta horreei GUFEren aurrekontuari egin jakezan beste 15 gehitu behar jakez. Gehienek baliabide gehiago eskatzen ebezan beharginen plantillea handitzeko (ikuskaritza, balorazino-taldeak, zaintzak...), egoitza-zentro barriak sortzeko, prestazinoak hobetzeko edo hirugarren sektoreko alkarteentzako laguntzak handitzeko. Holan, adibidez, Batzar Nagusietako oposizinoko hiru taldeek ikuskaritzako plantillea handitzea eskatu dabe, eta Elkarrekin Bizkaiak eta EH Bilduk, bakotxak bere aldetik, plaza publikoak daukiezan zerbitzuetan zentrau ditue euren zuzenketa-eskeak, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen babespean dagozanetan batez be. Biek posturik ez amortizetako eskatu dabe.
Azpiegituren arloan, Talde Berezia-PP Bizkaiak, jokabide gatazkatsuak daukiezan adinbakoentzako zentro bat eta Trapagaranen egoitza bat martxan jartea eskatu dau. EH Bilduk larrialdiak koordinetako zentro bat eskatu dau. Oposizinoko hiru taldeak bat etorri dira Sodupen egoitza bat eskatzeko orduan, pentsinodunen Urtxintxa alkartearen alegazinoagaz bat etorrita. Elkarrekin Bizkaia eta EH Bildu, FEVASek aurkeztutako Herritarren beste alegazino batean oinarritu dira adimen desgaitasuna daukien personentzako baliabide gehiago eskatzeko.
OGASUNEKO ARRETEA BALIABIDE PROPIOAKAZ
Ogasun eta Finantzetako Sailari jagokonez, Batzar Nagusietako oposizinoko hiru taldeek Aldundiaren plan informatikoan aurrekontua murriztea eskatu dabe, gastuari lehentasuna emoteko eta baliabide horreek beharginen kontratazinora bideratzeko, adibidez, Elkarrekin Bizkaiak eskatzen eban moduan, aurrez aurreko eta telefono bidezko arretea indartzeko edo errentea kudeatzeko LEP edo lan boltsa bat martxan jarteko. Edo katastroa kudeatzen dauen plantillea handitzeko, talde berak, EH Bildugaz batera, eskatzen eban moduan, programa hori baliabide propioakaz eta ez kanpokoakaz gauzatu ahal izateko.
Era berean, tokiko merkataritzan TicketBai ezarteko diru-laguntza linea eta 2023an erreforma fiskala aztertzeko foro bat eskatu ditu Elkarrekin Bizkaiak. EH Bilduren eretxiz, azterlan horrek EHUgaz hitzarmena egitea eskatuko leuke, iruzur fiskalaren kontrako burrukea hobetuko daben ekintzak ezarteko; horri gehitu beharko litxakioz behargin propio gehiago ikuskapen fiskaleko lanetarako.