BATZAR NAGUSIETAKO TALDEEK 393 ZUZENKETA-ESKE AURKEZTU DITUE 2024KO BIZKAIKO AURREKONTUEN AURREAN

  • EH Bilduk,  Bizkaiko Talde Popularrak eta Talde Berezia-Elkarrekin Bizkaiak, abenduaren 15ean Gernikan egingo dan osoko bilkuran eztabaidauko diran Osotasunerako zuzenketa-eskeak erregistrau ditue.

 

(Bilbon, 2023ko abenduaren 4an). Bizkaiko Batzar Nagusietako taldeek 393 zuzenketa-eske aurkeztu ditue 2024. urterako Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokor Proiektuaren aurrean. Kontu horreek Batzar Nagusietako tramitazinoan dagoz Bizkaiko Legebatzarrean, joan dan urriaren 31ean erregistrau ziranetik.

EH Bilduk,  Bizkaiko Talde Popularrak eta Talde Berezia-Elkarrekin Bizkaiak aurrekontuak Foru Aldundiari osorik itzultzea eskatu dabe, talde bakotxak Bizkaiko Batzar Nagusietan Osoko zuzenketa-eskea aurkeztu dau eta. 2024eko aurrekontuen zenbateko osoa 10.308 milioi eurokoa da, eta horreetatik 1.599 milioi sailek erabili daikien kopurua da.

Batzar Nagusietako talde bakotxari jagokonez, eta Foru Gobernua eusten daben talde bietatik hasita, Euzko Abertzaleak taldeak eta Euskal Sozialistak ez dute zuzenketarik aurkeztu. Oposizinoak, bere aldetik, 393 zuzenketa-eske aurkeztu ditu guztira. 97, EH Bilduk aurkeztutakoak dira; 119, Bizkaiko Talde Popularrak; eta 177, Talde Berezia-Elkarrekin Bizkaiak. Ondo iruditu ezkero, une horretan Batzar Nagusietako taldeek herritarren alegazinoak –3– sartu ahal izango ditue.

2024ko lurraldeko kontuei egindako zuzenketa-eskeak holan banatzen dira sailetako aurrekontuen testuen artean: Ekonomia Sustapen Saila da zuzenketa-eske gehien batzen dituana, 55 guztira. Ostean, Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustapena Sailaren Kontuak datoz, 46gaz. Gizarte Ekintza Sailak 45 jaso ditu. Eta gero: Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustapena (43), Azpiegiturak eta Lurralde Garapena (39), Euskara, Kultura eta Kirola, eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna (36gaz bakotxa), Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanak (29), eta Ogasuna eta Finantzak (20). Ganera, Foru Arau Proiektuaren artikuluen alderdiren bat aldatzeko 29 zuzenketa-eske aurkeztu dira, beste bat Udal Finantzaketea eta 11 GUFEa aldatzeko.

Batzar Nagusiek zuzenketa-eskeak aztertuko ditue, lehenengo osoko batzarrera deitu aurretik, osoko zuzenketa-eskeak eztabaidatzeko. Osoko batzar hori, seguruenik, abenduaren 15ean egingo da. Osoko horren ostean, zuzenketa-eske parzialak batzordean eztabaidatuko dira, halan bajagoko. Eta Batzar Nagusietako tramitea hilebete horren amaieran bukatuko litzateke, Ogasun eta Finantzetako Batzordetik igaro ostean geratzen diran zuzenketa-eske parzialak aztertuko dituan beste osoko bategaz.

Lotutako artxiboak: