GERRA ZIBILEAN BONBARDEAUTAKO ENKARTERRIEN INGURUKO LIBURUA, BERBALDIA ETA IBILBIDE GIDAUA

  • Jardunaldia Abellanedan hasiko da, “Viento fuerte del Norte” liburuaren aurkezpenagaz, eta, bukatzeko, Traslaviñako (Artzentales) geltokia bisitauko da, Italiako abiazino faxistak bonbardeautako lekuetako bat.
     
  • Bertaratzeko aldez aurretik izena emon behar da www.enkarterrimuseoa.eus helbidean.

 

(Abellanedan, 2023ko abenduaren 5ean). Enkarterrietako Museoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek, Gerra Zibilean eskualdean jazotakoagaz erlazionautako beste jarduera bat egingo dabe domekan, abenduaren 17an. Abellanedako museoan Javier de la Colina Aranceta, Javier de la Colina Menéndez eta Fernando Obregón Goyarrolak idatzitako “Viento fuerte del Norte” liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo da. Aitor Miñambres Amezaga Berangoko Burdinazko Hesiaren Museoko zuzendariak liburuaren aurkezpena egin eta “Bonbardaketa italiarrak Enkarterrietan” berbaldia emon ostean, ibilbide gidaua egingo da abiazino faxistak erasotutako leku batzuetatik. 

Jardunaldia, Enkarterrietako Museoak eta Batzar Nagusiek Erroman (Italia) dagoan Italiako Aviazione Militare Artxibotik 2017an ekarri eben dokumentazinoa aztertu ostean antolatu da. Bertan, Mussoliniren hegazkinek Enkarterriko, Kantabriako eta Burgosko Merindadeetako hainbat lekutan egindako bonbardaketei buruzko datu eta argazki ugari dagoz. Etorkizunari begira, Abellanedako kultur zentroak eskualdeak jasan ebazan eta une honetan ezagutzen ez diran gerrako beste gertakari batzuei buruz argia emongo dauen dokumentazino gehiago aurkitzeko itxaropena dau.  

Jardunaldia, beraz, hiru ekitaldik osotuko dabe:

  • 10:00. Javier de la Colina Aranzeta, Javier de la Colina Menéndez eta Fernando Obregón Goyarrolak egindako “Viento fuerte del Norte” liburuaren aurkezpena, Aitor Miñambres Amezaga Burdin Hesiaren Museoko (Berango) zuzendariaren eskutik.
     
  • 10:10. Javier de la Colinak emongo dauen “Bonbardaketa italiarrak Enkarterrietan” berbaldia.
     
  • 11:00-14:30. Ibilbide gidaua oinez, Enkarterrietako Museotik Gerra Zibilean bonbardeautako Traslaviñako (Artzentales) geltokiraino.

 

Lotutako estekak: