BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK VICRILA BISITAU DABE

(Bilbon, 2024ko garagarrilaren 8an). Bizkaiko Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantza eta Ekonomia Sustatzeko batzordeetako kideak Leioan izan dira gaur, Vicrila kopa eta edalontzi fabrikatzailearen proiektuak eta jarduerak zuzenean ezagutzeko. Bilerea Euskadiko Familia Enpresen Alkarteak (AEFAME) antolatu dau, eta bertan izan dira Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria eta ohiko batzorde bietako kideak. Bertan Pablo Alonso Vicrilako zuzendari nagusiak, Jose Miguel Lanzagorta AEFAMEko presidenteak, Gaizka Zulaika alkarteko zuzendariak eta konpainiako akzinodunek egin deutsee harrerea. 

Bisitea AEFAMEren Ekosistema proiektuaren barruan dago. Proiektu horren helburua familia-enpresarentzat eta familia enpresaburuarentzat ingurune mesedegarria eta egokia eregitea da, eta ingurune horrek Euskadin errotuta jarraituko dauela bermatzea, haren ezaugarriak eta instaletan diran ingurunerako dituan onurak ikusarazoz. Azken batean, lan horren helburua da zehaztea zer alderdi sozioekonomikok bihur daikien Euskadi leku egokia familia-enpresa garatzeko, garapen horrek gizartean eragina izan daian.

Bileran zehar, taldeak Vicrilako lantegia ezagutu ahal izan dau, penintsula osoan beirazko edalontzi eta kopak ekoizten dituan lantegi bakarra, baita haren proiektu nagusiak be. 2026ra arte, 130 urte baino gehiago dituan Vicrilak hobekuntza teknologiko garrantzitsuak ezartea aurreikusi dau, prozesuei balio erantsi handiagoa emoteko, lehiakortasuna, efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko eta energiaren kostuak eta gastua murrizteko. Guztira, urte horretara arte 10 milioi euro baino gehiago inbertiduteko asmoa dau.