BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK ARANIA TALDEAREN INSTALAZINOAK BISITAU DITUE

(Bilbon, 2025eko bagilaren 26an). Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria eta Ogasun eta Finantza Batzordeko kideak Amorebietan izan dira gaur, Arania Taldearen proiektuak, egitekoak eta instalazinoak zuzenean ezagutzeko. AEFAME Euskadiko Familia Enpresen Elkarteak antolatu dau topaketa, eta bertan izan dira Eric Arana Araniako presidentea eta Gaizka Zulaika alkarte horretako zuzendaria.

Arania Taldea Europako erreferente nagusietarikoa da altzairuaren eraldaketaren arloan. Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkideek lantegiaren automatizazino eta digitalizazino maila altuak ikusi ahal izan ditue 80 urtetik gorako historia daukan lantegi horretan.

Bisitea AEFAMEren “Ekosistema” proiektuaren barruan dago. Proiektuaren helburua da, hain zuzen be, inguru lagungarria eta egokia eregitea familia-enpresentzat eta enpresadun familientzat, eta, aldi berean, enpresek Euskadin errotuta jarraituko dabela bermatzea. Era horretan, ikusarazo egin gura da enpresak ezarten diranean zelango onurea egiten jakon instaletan dan inguruari. Azken baten, planaren bitartez, Euskadi familia-enpresak garatzeko leku egokia bihurtzeko balio leikien alderdi sozioekonomikoak definidu gura dira, garapen horrek gizartean eragin positiboa izan daian.