BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK BAT EGINGO DABE HARROTASUNAREN EGUNAGAZ ETA FATXADA OSTADARRAREN KOLOREAKAZ ARGIZTATUKO DABE GAUR GAUEAN

  • Bizkaiko Batzar Nagusiek sexu askatasunaren aldeko konpromisoa daukie, eta Bilboko egoitzako solairuetako kolore anitzeko argiztapenarekin sinbolizetan dabe. Ganera, eraikinaren balkoietako baten bandera handi bat jarriko da konpromisoa argi gera daiten.
     
  • Batzar Nagusietako Mahaiak gizarte-aldarrikapenei laguntzeko zezeilean onartu eban urteko egutegiaren barruan dago ekimena.

 

(Bilbon, 2025eko bagilaren 27an). Bizkaiko Batzar Nagusiek LGTBI banderearen koloreakaz argiztatuko dabe gaur gauean Bilboko egoitzearen fatxadea, Harrotasunaren Egunean. Ekintza txiki horren bitartez, Bizkaiko Batzar Nagusiek kolektibo horri babesa erakutsi eta gizarte bidezkoagoa eregiten lagundu gura dabe, non askatasuna nagusi izango dan, sexu orientazinoagaitik inor diskriminau barik. Helburu horregaz bat egiteko, balkoietako baten bandera handi bat be jarriko da.

Hain zuzen be, Batzar Nagusietako Mahaiak, gizartearen hainbat errebindikazinori laguntzeko helburuagaz, zezeilean onartu eban urteko egutegiaren barruan dago ekimen hau. Horretarako, kontsumo txikiko argiztapen-sistema berezia instalau zan Bilboko egoitzan (Hurtado de Amezaga kalea 6), bertoko eta nazinoarteko kausa solidarioakaz —urtean hogeiren bat izango dira— bat egin behar danean formatu baten edo bestean biztu ahal izateko.

Bizkaiko Batzar Nagusiek Harrotasunaren Egunagaz bat egin dabe, eta, horretarako, argiak biztu ditue eraikineko solairu guztietan, ostadarraren banderak daukan barietate kromatikoa imitauta. Datozan gauetan argiak biztuta egongo dira, kolektibo horren eskubideen alde egiteko eta oraindino diskriminazinoa jasaten daben LGTBI persona guztiei alkartasuna adierazoteko.

Bizkaiko Batzar Nagusietatik, gizarte mobimentuek deitutako aldarrikapen ekitaldiakaz bat egiteko deia egiten jako Bizkaiko gizarteari.