BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK KORRIKAGAZ BAT EGIN DABE BILBOKO ERDIALDETIK IGARO DANEAN

  • Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak, Ana Otadui Biterik, Bizkaiko Parlamentuko ordezkari moduan, AEK-k euskerearen alde antolatzen dauan lasterketa honen 24. edizinoko kilometroetako bat egin dau.

 

(Bilbon, 2026ko martiaren 29an). Eguen honetan, Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur Bizkaiko lurraldetik igaroko dan Korrikagaz bat egin dabe. Bizkaiko Parlamentuko lehendakariak, Ana Otadui Biterik, euskerearen aldeko herri-lasterketearen lekukoa jaso dau Bilboko egoitza parlamentarioaren inguruan. AEK-k antolatzen dauan lasterketea da, eta, aurten, 24. edizinoa egingo da, “Euskara gara” lelopean.

Lasterketeak geldialditxua egin dau hamaiketan, Batzarrek Bizkaiko uriburuan daukien egoitzako harmailetatik hur. Lekukoa jaso ostean, Otaduik martxeari ekin deutso, mahaiko kideakaz eta batzarkideakaz batera foru-instituzinoak erositako 3.414. kilometroaren zati bat egiteko.

Bizkaiko Parlamentuko lehendakariak nabarmendu dauanez, “euskerea gure herriaren ondarea da, eta, Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkari goren moduan, milioi batetik gora bizkaitar ordezten dauzan instituzinoaren babesa erakutsi gura dot kinutxu honen bidez. Herritar guztiei eskatu gura neuskie berbetatik egitateetara igaroteko euskerearen erabileran”.