BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK KORRIKAGAZ BAT EGIN DABE BILBOKO ERDIALDETIK IGARO DANEAN

  • Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, Mahaiko kideak, eta Foru Parlamentuko batzarkideek, AEKk euskerearen alde antolatzen dauen lasterketearen 23. edizinoaren kilometro baten zati bat egin dabe.


(Bilbon, 2024ko martiaren 21ean). Eguen honetan, Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur Bizkaiko lurraldetik igaroko dan Korrikagaz bat egin dabe. Bizkaiko Parlamentuko lehendakariak, Ana Otadui Biterik, euskerearen aldeko herri-lasterketearen lekukoa jaso dau Bilboko egoitza parlamentarioaren inguruan. AEK-k antolatzen dauan lasterketea da, eta, aurten, 23. edizinoa egingo da, “Harro Herri” lelopean.

Batzar Nagusietako lehendakariak ohiko “lekukoa” eroan dau Hurtado de Amezaga eta Elkano kaleek bat egiten daben lekutik aurrera, arratsaldeko seiak aldera. Otaduik, Mahaiko kideek eta batzarkideek lagunduta, ibilaldiagaz jarraitu dau apur baten, foru erakundeak erositako kilometroaren zati bat egiteko.

Bizkaiko Parlamentuko lehendakariak nabarmendu dauanez, “euskerea gure herriaren ondarea da, eta, Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkari goren moduan, milioi batetik gora bizkaitar ordezten dauzan instituzinoaren babesa erakutsi gura dot kinutxu honen bidez. Herritar guztiei eskatu gura neuskie berbetatik egitateetara igaroteko euskerearen erabileran”.