BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK BAT EGIN DABE EUSKARALDIAGAZ GERNIKAKO ARBOLA ZAHARRAREN AZPIAN

  • Bizkaiko Batzar Nagusietako talde guztiek babesten dabe Euskaraldia bere laugarren edizinoan, eta ekimenean parte hartzeko deia egiten deutsee herritarrei.
     

(Bilbon, 2025eko maiatzaren 15ean). Bizkaiko Batzar Nagusiek bat egin gura izan dabe euskerearen erabilerearen aldeko Euskaraldia ekimenagaz. Batzar Nagusietako talde guztiek pose sinbolikoa egin eben Gernikako Batzarretxean, Arbola Zaharraren ondoan, ekimen horren alde agertzeko eta Bizkaiko herritarrei maiatzaren 15etik 25era bitartean “Elkar mugituz egingo dugu” lemapean egingo dan edizinoan parte hartzeko eskatzeko.

Euskaraldiaren helburua kaleak betetea da, euskeraz berba egitea inoiz baino errazagoa izan daiten. Bizkaiko Batzar Nagusiek bat egin dabe gizarte mobimentu horregaz, lau Arigunegaz (Gernika, Abellaneda, Batzar Nagusietako beharginak eta Batzar Nagusietako taldeetako kideak), Belarriprestek eta Ahobiziek euskeraz berba egiteko aukera gehiago izan daien.

Euskaraldia euskerea sustatzeko Bizkaiko Batzar Nagusiek lagundutako proiektuen artean dago, gizarte euskaldunagoa lortzeko helburuagaz. “Euskerea indartu eta sustatu behar dogu. Hartu-emon pertsonal eta profesionaletan gure eguneroko jardunean erabilita, gure hizkuntzea zabaltzen eta zaintzen gabilz”. Bizkaiko Batzar Nagusietatik, Ana Otadui Biteri lehendakariak, herritar guztiak animau ditu euskeraz bizitzera eta persona bakotxaren ezagutzaren neurrian erabilera sustatzera, belarriprest edo ahobizi lez.