BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK ATZERA BOTA DITUE ZUZENKETA-ESKE PARZIALAK EZTABAIDETAKO LEHENENGO JARDUNALDIAN 2026KO AURREKONTUEN KONTRA OPOZIZINOAK AURKEZTUTAKO ALDAKETA GUZTIAK

  • Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur hasi dabe oposizinoko hiru taldeek 2026ko Bizkaiko Aurrekontuen Foru Arau proiektuari aurkeztutako 514 zuzenketa-eske parzialen eztabaidea.
     
  • Ogasun eta Finantza batzordeak, gaurko hiru saioetan, 163 zuzenketa-eske parzial baztertu ditu guztira.

 

(Bilbon, 2025eko gabonilaren 16an). 2026ko Bizkaiko Aurrekontu Orokorren proiektuak Bizkaiko Batzar Nagusietan izapidetzen jarraitzen dau. Gaur, Ogasun eta Finantza batzordean, oposizinoko hiru taldeek (Talde Berezia-Elkarrekin Bizkaia, Bizkaiko Talde Popularra eta EH Bildu) datorren urteko Kontuen aurrean aurkeztu dituen 514 zuzenketa-eske parzialen eztabaidea hasi da. Egindako hiru saioetan atzera bota dira Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako, Euskara, Kultura eta Kiroleko eta Ekonomia Sustatzeko sailetako aurrekontuen aurrean proponidutako aldaketa guztiak.

Egindako hiru saioetan batzordeak 163 zuzenketa-eske parzial bota ditu atzera. Horreetatik 31k Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Saileko kontuetan eben eragina; beste 62k Euskara, Kultura eta Kirolean; eta 70ek Ekonomia Sustatzeko Sailean.

Foru Gobernuari eusten deutsien talde biek –Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak– proposamen guztiak bota ditue atzera, eta euren botoak batu ditue foru arlo horreetako aurrekontu programak aurrera eroateko, baita sail horreen esku dagozan erakunde publikoen kontuak be, Lantik, Zugaztel, Biscaytik Fundazinoa, Bizkaikoa, Euskalduna Jauregia, Azkue Fundazinoa, Bizkaia-Bizkaialde Fundazinoa, J.C. Arriaga Fundazinoa, Beaz, Crowfunding Bizkaia eta Seed Capital, besteak beste.