BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK INPOSTOREAREN SINDROMEARI ETA LIDERGO POLITIKOARI BURUZKO JARDUNALDIA EGIN DABE

  • “Alkarrizketak bardintasunean” zikloaren barruan dagoan Batzar Nagusietako Berdintasun Taldearen jarduereak sindrome hori hobeto ezagutzeko eta horrek generoagaz eta emakumeek lidergoa gauzatzeko moduagaz daukan lotureagaz jarduteko balio dau.

 

(Bilbon, 2026ko irailaren 16an). Batzar Nagusietako Egoitza Administratiboak “Alkarrizketak bardintasunean” jardunaldia hartu dau gaur, eguaztenean, irailaren 16an, Bizkaiko parlamentuko Bardintasun Taldeak bultzatutako ekimena, eta oraingoan inpostorearen sindromearen ezagutzan sakontzera bideratuta egon da.

Saioak, Ianire Estebanez psikoterapeuta feminista eta hainbat unibersidadetako irakasle laguntzailearen eskutik, ibilbideak kontrakoa erakusten dauen arren gaitasun edo prestakuntza nahikorik ez izatearen, behar dan ezagutzarik ez izatearen edo betetzen dan lekua ez merezidutearen sentsazino lez definidutako fenomeno hori jorratu dau.

Horrez gain, beharginei eta ordezkari politikoei zuzendutako Bizkaiko Batzar Nagusietako III. Berdintasun Planaren prestakuntza-saioen barruko jardunaldian, egoera hori erabagiak eta ardurak hartzeko orduan, jende aurrean berba egitean edo lidergo-postuak betetzean zelan agertu leiken aztertu da.`

Topaketan zehar, sindrome horrek generoagaz eta emakumeek lidergo politikoa gauzatzeko daukiezan baldintza espezifikoakaz daukan loturea ezagutarazo da.