BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK EMAKUME ARTISTEK MENDE HONETAN SORTU DITUEN ETA EUREN ARTE BILDUMAN DAGOZAN ARTELANAK ERAKUTSI DITUE
- “XXI. mendeko emakume artistak. Hemen gaude!” erakusketak Dora Salazar Romo, Leire Sánchez Osta, Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares, María Cortina Álvarez, Sandra Rilova, Nekane Manrique Mezquita, Andrea Abalia, Lide Kaltzada Uriagereko, Aitana Campo García, Raquel Asensi, Damaris Pan Vega, Claudia Aguinaga, Estíbaliz Ortiz de Laiseca, Angela Rivas Pascual, Mara Ona Lapiedra, Leire Lacunza Miranda, Paula Huarte Cosin, Amaia Molinet, Andrea Plaza Blanco eta Ihintza Arakistain Lopategiren lanak batuko ditu Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6. Bilbo).
- Lurraldeko emakume artista guztiei egindako omenaldia dan eta Bizkaiko Batzar Nagusietako II. Bardintasun Planaren ekintzen barruan dagoan erakusketea maiatzaren 26ra arte egongo da zabalik, 08:00etatik 20:00etara etenik barik, astelehenetik barikura.
(Bilbon, 2023ko martiaren 9an). Martiaren 8a, Emakumeen Nazinoarteko Eguna, dala eta, Bizkaiko Batzar Nagusiek euren bildumatik ataratako beste horrenbeste emakume artistaren 20 artelan batu ditue erakusketan. Prestakuntza akademikoa atzean itxi eta gero, artearen munduan euren karrerak hasten ari ziran emakumeek mende honetan sortu eta eskuratutako obra da. “XXI. mendeko emakume artistak. Hemen gaude!” erakusketak lurraldeko emakume artista guztiei egindako omenaldia izan gura dau.
Erakusketak Dora Salazar Romo, Leire Sánchez Osta, Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares, María Cortina Álvarez, Sandra Rilova, Nekane Manrique Mezquita, Andrea Abalia, Lide Kaltzada Uriagereko, Aitana Campo García, Raquel Asensi, Damaris Pan Vega, Claudia Aguinaga, Estíbaliz Ortiz de Laiseca, Angela Rivas Pascual, Mara Ona Lapiedra, Leire Lacunza Miranda, Paula Huarte Cosin, Amaia Molinet, Andrea Plaza Blanco e Ihintza Arakistain Lopategiren lanak atera ditu barriro argitara.
Sortzaile horreetako batzuk 80ko eta 90eko hamarkadetan jaiotako belaunaldikoak dira eta azken urteotan, unibersidadean azken pausu akademikoak emoten ari ziran bitartean, Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzatik igaro dira aldi baterako erakusketetan, Foru erakundeak EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz daukan akordioaren barruan.
Erakusketearen helburua “emakumeak artearen munduan dauen lekua aldarrikatzea” eta “emakume artistak ahalduntzea da, euren ikusgaitasunaren eta aintzatespen publikoaren bitartez”, azpimarratu dau gaur Ana Otadui Batzar Nagusietako lehendakariak, artista horreetako batzuk egon diran erakusketearen edegieran. Bizkaiko parlamentuak bere II. Bardintasun Planean sartu dituan ekintzen artean dago erakusketea. Plan horrek gizonen eta emakumeen bardintasunaren aldeko 65 hobekuntza-ekintza batzen ditu.
Hogei artelanek XXI. mendean alkarregaz bizi izan diran lanak egin dituen artisten belaunaldi biren artean mobiduten diran eta sorkuntzaren aldetik kalidade handia daben askotariko taldea osotzen dabe. Artistek askotariko teknika eta adierazpen artistikoak erabili ditue, horreen artean eskultura eta zeramika, olioa edo argazki-konposizinoa. Horreetako askotan emakumeen izaerea oso presente dago. Emakumea diskurtso narratiboaren ardatz bihurtzen da. Eta urteak igaro ahala, artistak be “artearen munduan jagoken espazioa” hartzen ari dira, esan dau Otaduik. Erakusketak arte inklusiboaren ikuspegitik be abietea lortu dau, erakusketan desgaitasun psikikoa eta intelektuala daben artisten lanak ikusi daitekez eta.
Erakusketak itxi egingo dau, momentuz, Batzar Nagusiek artean eta kulturan egin daben inbersinoa Bizkaiko herritarrei ezagutarazoteko Bizkaiko parlamentuak orain dala urte batzuetatik antolatu daben erakusketa zikloa. Zikloak Euskal Unibersidade Publikoak talentua sortzeko leku lez egin dauen prestakuntza lanari balioa emoteko balio izan dau, emakume artista horreetako asko Arte Ederretako fakultadetik igaro ziralako. Bizkaiko Batzar Nagusietako arte bildumak ia 200 artelan ditu gaur egun.
ARTISTAS, TÍTULO DE LA OBRA Y AÑO DE CREACIÓN
• Dora Salazar Romo. Tentempié (escultura). 2001.
• Leire Sánchez Osta. Peces. 2016.
• Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares. Bajo el árbol. 2003.
• María Cortina Álvarez. Sin título. 2011.
• Sandra Rilova. Sin título. 2011.
• Nekane Manrique Mezquita. El vuelo. 2014.
• Andrea Abalia Marijuan. Marijas s´ avecinan. 2013.
• Lide Kaltzada Uriagereko. Mirando atrás. 2013.
• Aitana Campo García. Aless. 2015.
• Raquel Asensi. Kiss me (escultura). 2015.
• Damaris Pan Vega. Flores negras. 2016.
• Claudia Aguinaga Gumuzio. Presencia de mujer (escultura). 2017.
• Estíbaliz Ortiz de Laiseca. Coraje. 2018.
• Angela Rivas Pascual. Colombine et Pierrot. 2018.
• Mara Ona Lapiedra. Molidae (escultura). 2022.
• Leire Lacunza Miranda. Palacio de Versalles. 2020.
• Paula Huarte Cosin. No me traigas flores (escultura). 2021.
• Amaia Molinet. Sabara. 2015.
• Andrea Plaza Blanco. Sin título. 2019.
• Ihintza Arakistain Lopategi. Diversión eléctrica. 2021.