BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK OLBE-REN 72. DENPORALDIKO 400 SARRERA EMON DEUTSEEZ LURRALDEKO BOST KULTUR ERAKUNDERI

  • Keinu horregaz Bizkaiko Batzar Nagusiek Euskal Aktoreen Batasunak, Bizkaiko Abesbatzen Federazinoak, Musika Eskolak Alkarteak, Gazteriaren Euskal Kontseiluak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak ordezkatzen daben Bizkaiko kultur alkarteen sareari lagundu gura deutso.

 

(Bilbon, 2022ko urriaren 9an). Bizkaiko Batzar Nagusiek lurraldeko gizarte eta kultur arloko bost erakundetako ordezkariei emon deutseez OLBE Bilbao Operagaz daukan lankidetza hitzarmena dala eta urtero jasoten dituan sarrerak. Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria arduratu da opera-denporaldiko 400 tiketak eskura emoteaz talde horreetako ordezkariei, Mahaiko kideak be bertan zirala. 

Foru parlamentuak 2016. urtetik OLBE Bilbao Operagaz daukan hitzarmenaren helburua alkartearen beharra babestea da, Bizkaiko biztanleen artean musika genero hori bultzatzeaz gain. Urtero eszenaratzen da Bizkaiko alkarteei egiten jaken emote hori, Lurraldeko aktore, koralista, dantzari gazteen eta musika-eskoletako ikasleen artean opera bultzatzeko asmoz. Gero, erakunde bakotxak zozketa bidez banatzen ditu tiketak.

Sarrerek OLBEk 2023/2024 denporaldian programau dituan ikuskizunetara joateko balioko dabe. Urriaren 21ean, zapatuan, hasiko da 72. denporaldia, C. Gounoden “Romeo et Juliette” opereagaz. Bizkaiko Batzar Nagusiak dira Bilbok eta Bizkaiak kalidadezko opera-programazinoa euki daien alkarte horri laguntzen deutson erakundeetako bat.

Sarrerak jaso dituen alkarteak Euskal Aktoreen Batasuna, Bizkaiko Abesbatzen Federazinoa, Musika Eskolak Alkartea, Gazteriaren Euskal Kontseilua eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra izan dira.