BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK OLBE-REN DENPORALDIKO 350 SARRERA EMON DEUTSEEZ BOST KULTUR ERAKUNDERI

  • Keinu horregaz, Bizkaiko parlamentuak Euskal Aktoreen Batasunak, Bizkaiko Abesbatzen Federazinoak, Musika Eskolak Elkarteak, Gazteriaren Euskal Kontseiluak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak ordezkatzen daben lurraldeko elkarte-sare kulturala lagundu gura dau

 

(Bilbon, 2022ko urriaren 4an). Bizkaiko Batzar Nagusiek Bizkaiko bost erakunde sozial eta kulturali emon deutseez gaur goizean parlamentuak Bilbao Opera OLBEgaz daukan lankidetza-hitzarmenarengaitik urtero jasoten dituan sarrerak. Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria arduratu da opera-denporaldiko txartelak kolektibo horreetako hainbat ordezkariri emoteaz. 

Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan egindako ekitaldian Miriam Martin, Euskal Aktoreen Batasuneko ordezkaria; Marta Erdoiza, Bizkaiko Abesbatzen Federazinoko presidentea; Saioa Bergado, Musika Eskolak elkartekoa; Irati Agorria, Gazteriaren Euskal Kontseiluko ordezkaria; eta Jon Gamíndez, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrekoa izan dira.

Foru parlamentuak Bilbao Opera OLBEgaz 2016tik daukan hitzarmenaren helburua alkartearen lana laguntzea da, Bizkaiko biztanleen artean genero musikal hori sustatzeaz gain. Horregaitik, urtero bost alkarte horreei emoten jakez jasotako sarrerak, lurraldeko musika eskoletako aktore gazteen, abesbatzetako abeslarien, dantzarien eta ikasleen artean opera sustatzeko asmoz. Erakunde bakotxa arduratuko da orain jasotako sarrerak zozketa bidez banatzeaz.

Sarrerak, OLBEk, urriaren 15ean, zapatuan, Vincenzo Belliniren I Puritani operagaz hasiko dan 2022/2023 denporaldian programau dituan ikuskizunetara joateko izango dira. Bizkaiko Batzar Nagusiak dira Bilbok eta Bizkaiak, aurton 71. edizinoa beteko dauen kalidadezko opera-programazinoa izan daien, alkarte horregaz lankidetzan aritzen dan erakundeetako bat.