BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK EUREN EGOITZA GUZTIETAKO ARGIAK AMATAUKO DITUE BIHAR, “PLANETAREN ORDUA” DALA-ETA

  • Gernikako, Abellanedako eta Gerediagako Batzar Etxeek, Enkarterrietako Museoak eta Bilboko egoitzak kanpoko argiak amatauko ditue zapatuan, 20:30etik 21:30era, klima aldaketearen kontrako mundu mailako mobimendu horregaz bat egiteko

 

(Bilbon, 2025eko martiaren 21ean). Bizkaiko Batzar Nagusiek modu aktiboan egingo dabe bat mundu mailako “Planetaren Ordua” kanpaineagaz, Naturarako Mundu Funtsak sustetan dauen klima-aldaketearen eta naturaren suntsiketaren kontrako mobimenduagaz. Bizkaiko Batzar Nagusiek egoitza guztietako (Gernikako, Abellanedako eta Gerediagako Batzar Etxeak, Enkarterrietako Museoa eta Bilboko egoitzea) kanpoko argiak amatauko ditue bihar, ordubetez, 20:30etik 21:30era. 

Bizkaiko Batzar Nagusiek gonbitea egiten deutsee herritarrei, 200 herrialdek baino gehiagok eta milioika personak parte hartzen daben mundu mailako mobimendu horregaz bat egin daien, euren etxe, enpresa, eraikin eta monumentu esanguratsuenetako argiak amatauz. Mobimendua orain dala 19 urte sortu zan Sidneyn (Australia), eta klima aldaketearen eta biodibersidadearen galeraren kontrako burrukaren ikur nagusietakoa bihurtu da. Gaur arte, eta Estaduan bakarrik, 486 udal, 122 enpresa, eta 113 erakunde batu jakoz.

Eta gaur gauean, Bizkaiko Batzar Nagusiek kausa solidarioei emoten deutsen babesagaz jarraituz, Hurtado de Amezaga kalean dagoan Bilboko egoitza administratiboaren eraikina urdinez tintatuko da, Arraza diskriminazinoa desagertuarazoteko Nazinoarteko Eguna dala eta.

Lotutako estekak: