BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK EUREN EGOITZA GUZTIETAKO ARGIAK AMATAU DITUE, “PLANETAREN ORDUA” DALA-ETA

  • Gernikako, Abellanedako eta Gerediagako Batzar Etxeek, Enkarterrietako Museoak eta Bilboko egoitzak kanpoko argiak amatau ditue, klima aldaketearen kontrako mundu mailako mobimendu horregaz bat egiteko

 

(Bilbon, 2023ko martiaren 25ean). Bizkaiko Batzar Nagusiek modu aktiboan egin dabe bat mundu mailako “Planetaren Ordua” kanpaineagaz, Naturarako Mundu Funtsak sustetan dauen klima-aldaketearen eta naturaren suntsiketaren kontrako mobimenduagaz. Bizkaiko Batzar Nagusiek egoitza guztietako (Gernikako, Abellanedako eta Gerediagako Batzar Etxeak, Enkarterrietako Museoa eta Bilboko egoitzea) kanpoko argiak amatau ebezan zapatuan, ordubetez, 20:30etik 21:30era. 

Bizkaiko Batzar Nagusiek gonbitea egin deutsee herritarrei, 190 herrialdek baino gehiagok eta milioika personak parte hartzen daben mundu mailako mobimendu horregaz bat egin daien, euren etxe, enpresa, eraikin eta monumentu esanguratsuenetako argiak amatauz. Mobimendua orain dala 17 urte sortu zan Sidneyn (Australia), eta klima aldaketearen eta biodibersidadearen galeraren kontrako burrukaren ikur nagusietakoa bihurtu da. Estaduan bakarrik, 415 udal, 119 enpresa, 82 erakunde eta 104 klub batu jakoz.