BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK EHU-KO INCREARTE MASTERREKO IKASLEEN OBRAKAZ EGIN DAN “HA HAN” ERAKUSKETEA HARTUKO DABE

  • Miren Barrenaren eta Iñaki Olarraren sormenak Bilboko Batzar Nagusien Erakusketa Aretoaren espazio osoa hartuko dau abenduaren 2ra arte.

 

(Bilbon, 2022ko zemendiaren 9an). Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoak beste erakusketa bat hartuko dau, Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultadeak daukien akordioaren barruan. “HA HAN” Miren Barrena eta Iñaki Olarra Artea Sortzeko eta Ikertzeko Masterreko (InCreArte) ikasleek ikastaro espezializau horretan parte hartu ostean sortu daben erakusketea da. Erakusketak abenduaren 2ra arte egongo da zabalik eta masterreko kide be badan eta erakusketea osatzen dauen egutegia egin dauen Guillermo de Focaulten laguntzea izan dau.

Erakusketearen hasierea gaur goizean izan da, eta bertan artista biak, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, Adolfo Ramírez Escudero irakasle eta masterraren arduraduna izan dira. Otaduik erakusketa-proposamenaren “originalidadea” nabarmendu dau. Artista gazteak ikusarazoteko balio dau, “euren jenialidadea jente aurrean erakutsi daien”, 2011. urtetik Arte Ederren Fakultadeko hiru masterretako ikasleak egiten ari diran lez. “Erakusketa honeen bitartez euskal artearen etorkizuna bermatuta dagoala ikusten dogu”, adierazo dau Otaduik.

Erakusketan Miren Barrena eta Iñaki Olarraren eskulturak eta grafikoak dagoz ikusgai. Donostiarraren piezak eskaiolaz estaldutako ehunez dagoz eginda, artistaren gorputza bera molde lez erabiliz. Olarrak, barriz, eskultura-lengoaiaren eta lengoaia grafikoaren arteko mugan dagozan elementuakaz eregiten dau bere obra.

Artisten berbetan, erakusketearen idea instalazinoa bera kontuan hartuta sortu da. “Ez bakarrik obrak hartzeko eta aurkezteko gune lez, baita sortzaile bien lanak alkarregaz lotuko dituen narratiba desbardinak sortzeko balio dauen esanahi lez” be. Euren materialtasunak berak komuna dan zeozer eregiten laguntzen dau, bakotxak banaka eregiko ebanaz bestelakoa.

Aldi berean, liburu formatuko proiektu askotan lan egin dauen Guillermo de Focault da erakusketako beste elementu bat lez funtzionetan dauen erakusketearen katalogoaren egilea. Kantabriar gazteak dozena bat marrazki batzen ditu, aldi berean kartela eta artelana dan 2023ko egutegian.

Erakusketea Bizkaiko Batzarrek EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz orain hamarkada batetik daukan akordioaren parte da, Bizkaian trebatutako talentu gazteen lana erakusteko. Batzar Nagusiek uriaren erdigunean daukien erakusketa aretoa lagatzen dabe, lana Bizkaiko ikusleengana errazago gerturatzeko. “HA HAN” erakusketea abenduaren 2ra arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan (Hurtado Amezaga kalea, 6 – Beheko solairua. Bilbo), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura. Sarrera librea izango da.

 

Miren Barrenak (Donostia, 1996) Artearen Gradua ikasi zuen Bilbon, eta Artearen Ikerketa eta Sorkuntza Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean (2021).

Iñaki Olarra (Sopela, 1998). Arte Ederretan graduatua Bartzelonako Unibertsitatean (2020) eta Arte Ikerketa eta Sorkuntzako Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean (2021).

Guillermo de Foucaultek (Santander, 1996) Arte Gradua ikasi zuen Bilbon eta Ikerketa eta Sorkuntza Arte Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean (2021).