EHU-K GERNIKAKO BATZAR ETXEAN EMONGO DAU ITUNAREN KULTUREAK EUSKAL POLITIKAN DAUKAN IBILBIDE HISTORIKOARI BURUZKO UDAKO IKASTAROA

  • Bagilaren 24an eta 25ean egingo dan ikastarorako matrikulea zabalik dago www.uik.eus webgunean

 

(Bilbon, 2024ko maiatzaren 15ean). Bagilaren 24an eta 25ean, Bizkaiko Batzar Nagusien laguntzinoagaz, Gernikako Batzar Etxean emongo da EHUko Udako Ikastaro hau: "Itungintzaren iragana, oraina eta etorkizuna. Historia eta politika, mitotik harago". Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetako prestakuntza akademiko horretan, itunen idea eta ezarpena aztertuko dira urteen joan-etorrian, Erdi Arotik gaur egunera arte, erabili dan forma politiko moduan.

Jarduera hau jente guztiarentzat izango da, baina, batez be, unibersidadeko ikasleentzat, profesionalentzat eta Bizkaiko Batzar Nagusietako zein Aldundiko behargin eta ordezkarientzat. Bertan, une historiko batzuetan herrialdeko nortasun juridiko eta politikoan zeresana euki dauan itunaren kultura horren berezko ezaugarriak aztertuko dira. Ikastaroak, hain zuzen be, itunaren kulturearen irakurketa eguneratua egin gura dau, bere ezaugarri bereizgarrietako batzuk zein diran eta, beharbada, orainari nahiz etorkizunari begira zelako ahalmena daukan zehazteko asmotan.

Ikastaroa Mikel Mancisidor de la Fuentek, Deustuko Unibertsitateko Nazinoarteko Zuzenbideko irakasleak, eta Itziar Lizeaga Romerok, Bizkaiko Batzar Nagusietako letraduak, zuzenduko dabe. Ikastaroan, arloko aditu honeek parte hartuko dabe: Jon Arrieta (EHU), Gregorio Monreal Cia (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Andoni Artola Renedo (EHU), José Luis Aurtenetxe (1984tik 2017ra arte Batzar Nagusietako letradu nagusia izandakoa), Alejandro Saiz Arnaiz (Universitat Pompeu Fabra), Jesús Morales (Zaragozako Unibertsitatea), Xavier Gil (Bartzelonako Universitat), Josu Erkoreka (Eusko Jaurlaritza) eta Leire Irazabal Basabe (Euskal Herria Museoa).