“EMAKUMEAK BIZKAIAN” ZIKLOAREN BIGARREN JARDUNALDIAK ZIENTZIAREN MUNDUKO ERREFERENTEAK ALKARTU DITU

  • Aurton “Gizarte ispiluaren aurrean: Distiratsuak eta Bisibilizatuak” lemea dauen berbaldien zikloa bihar, martitzena, jarraituko dau, 18:00etan, Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzako berbaldi aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6). Sarrerea librea eta doakoa da leku guztiak bete arte.

(Bilbon, 2026ko zezeilaren 10ean). Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (EAE) Bizkaiko Batzordeak “Emakumeak Bizkaian” jardunaldien seigarren edizinoa antolatu dau Bizkaiko Batzar Nagusiakaz batera. Jardunaldietako bigarren mahai-inguruak zientziak aurrerapenaren eragile lez dauen garrantziaz hausnartu daben emakumeak alkartu ditu gaur.

“Gizarte ispiluaren aurrean: Distiratsuak eta Bisibilizatuak” izeneko edizino honen helburu nagusia emakumeek bizitza publikoaren eta profesionalaren arlo guztietan daukien presentzia ikusiarazotea da. Ibilpide nabarmeneko profesionalen berbaldien bidez belaunaldi barrientzako erreferente sendoak proiektau gura dira. Horrez gain, ekimenak Bizkaiko Batzar Nagusietako II. Bardintasun Planean jasoten diran bardintasunaren balioak indartzen ditu.

Begoña Cava Mesa historialari eta Deustuko Unibersidadeko irakasle emerituak eta EAEren adiskideak koordinautako jardunaldiak lau mahai-inguru monografikotan antolatzen dira, zezeileko martitzen guztietan emakumeak gaur egun dauzan erronkak eta aukerak jorratuz. Emakumeak Bizkaian. Zientzia aurrerapenaren eragile gisa” izeneko gaurko jardunaldian honeek hartu dabe parte:

José Luis Neyro Bilbao, Medikuntzan doktorea, Iberoamerikako Osteologia eta Metabolismo Mineralaren Elkarteko presidentea eta EAEren adiskidea.

Eva Caballero Domínguez, Informazio Zientzietan lizentziatua (EHU), La mecánica del caracol programako zuzendaria, Radio Euskadin (EIT Media).

Aitziber López Cortajarena, Biokimikan doktorea (EHU), Biomaterialen Ikerketa Kooperatibako Zentroko zuzendari zientikoa, eta CIC biomaGUNEko Nanoteknologia Biomelekularreko Laborategiko burua.

Helena Matute Greño, Psikologian doktorea (DU) Pkikologia Esperimentaleko katedraduna (DU), Psikologia Esperimentaleko Laborategiko zuzendaria 8Labpsico), Jakiunde-Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako osokoa kidea.

Ana Mª Zubiaga Elordieta, Biologian doktorea (EHU), Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Arloko katedraduna (EHU), Jakiunde-Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako lehendakaria (2024-2028).

Lotutako estekak: