BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAKO ERAKUSKETA ARETOAK EUSKAL HERRIKO ARTISTA NABARMENEN ESKULTURA-ERAKUSKETEAGAZ HASIKO DAU PROGRAMAZINOA

  • Aldi baterako “20 ESKULTORE” erakusketea zezeilaren 21era arte egongo da zabalik, artista honeen lanakaz: MICHEL RUIZ; SUSAN BART; FITO CUEVAS; BÁRBARA CAMHI; PERIER; AMAIA CONDE; RAFA CANTERA; ANA HERRANZ; JOSEBA GALARZA; MARIEMI OTAOLA; ESKERRI; OLATZ PEREDA; PORRI; AMAIA SANZ DE MAGAROLA; JAVIER VILLARROEL; LEIRE SAINZ DE AJA; IÑAKI OLABARRI; DORA SALAZAR; UBE eta ELENA SOLATXI.

 

(Bilbon, 2025eko urtarrilaren 10ean). Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoak urteko lehenengo erakusketea jasoko dau, Euskal Eskultoreen “Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteko” 20 artistaren parte-hartzeagaz. Erakusketearen izenburua “20 Eskultore” da, eta izenak adierazoten dauen lez, 20 artista ezagunen hogei lan inguru batzen ditu. Artista taldea osotzen dabenak honeek dira: MICHEL RUIZ; SUSAN BART; FITO CUEVAS; BÁRBARA CAMHI; PERIER; AMAIA CONDE; RAFA CANTERA; ANA HERRANZ; JOSEBA GALARZA; MARIEMI OTAOLA; ESKERRI; OLATZ PEREDA; PORRI; AMAIA SANZ DE MAGAROLA; JAVIER VILLARROEL; LEIRE SAINZ DE AJA; IÑAKI OLABARRI; DORA SALAZAR; UBE eta ELENA SOLATXI. 

Artista talde horretako ordezkaritza zabala egon da gaur Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariagaz eta Mahaiko ordezkariakaz batera Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzan egin dan erakusketearen edegiera ekitaldian. Erakusketea zezeilaren 21era arte egongo da zabalik, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte, astelehenetik barikura. Sarrera doakoa izango da. 

Erakusketea Euskal Eskultoreen “Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak” prestau dau, eta Otaduik azpimarratu dauenez, “gaur egungo euskal eskulturaren ikuspegi osoa transmitiduko deuskuen sorkuntza-lan bikainez” bete dau erdiuneko erakusketa gunea. Izan be, “eskulturak leku berezia eta nagusia izan dau beti herri honetan, eta Bizkaiko Batzar Nagusientzat harro egoteko modukoa da askotariko forma, material, estilo eta teknikak erakusten dituen oso sorkuntza-lan desbardinak dakarrezan artista horreek alkartzea”, gehitu dau. 

Euskal Eskultoreen “Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak” Euskal Herri osoko 145 eskultore batzen ditu. Erakusketa honetan euskal eskulturaren ikuspegi eguneratua erakusten deuskun artista talde zabal horretako 10 gizon eta 10 emakumeren sormena jasoten da. Chillida, Oteiza, Barrenetxea, Ibarrola, Mendiburu edo Larrea erreferentzia izan dituan euskal eskultoreen harrobi handi horren parte dira. 

Alkarteak gabonilan itxi eban Sociedad Bilbaina izenekoan egoan eskultura erakusketea, eta urtarrilaren erdialdera arte, bizkaitarrek euskal eskulturearen panoramako 80 artista ezagunen 150 lanez gozau ahal izango dabe Durangoko Azokan. Batzar Nagusietako erakusketa aretoak euskal eskulturea ezagutzeko eta horretaz gozetako beste aukera bat emoten dau; zeramikaz, burdinaz, egurrez eta teknika mistoakaz egindako piezak jasoten dituan arte erakusketa “azpimarragarria eta osoa”, Guillermo Olmo Eskuahaldunak alkarteko presidenteak azaldu dauenez.

Bizkaiko Batzar Nagusiek kultur ondare aberatsa dabe. Egoitza enblematikoez gain, Bizkaiko Batzar Nagusietako bilduman 250 artelan inguru dagoz, eta horreetatik hogeta hamar bat eskulturak dira.