NAZINOARTEKO BASQUE TRADE & INVESTMENT BULEGO SAREAK GERNIKAKO BATZAR ETXEA BISITAU DAU

  • Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak harrerea egin deutso Eusko Jaurlaritzaren Nazinoartekotzeko Euskal Agentzia soziedade publikoak osotzen dauen sareko 40 laguneko taldeari

 

(Gernikan, 2023ko azaroaren 17an). Eusko Jaurlaritzak munduan zehar banatuta dituan nazinoarteko hogei bat agentziatatik etorritako 40 lagun inguruk osotutako taldeak Gernikako Batzar Etxea bisitau dau gaur eguerdian. Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak harrerea egin, eta Aldundiaren egoitzako kanpoaldetik eta barrualdetik lagundu deutse, egunotan eragile horreek euskal erakunde nagusiak eta, batez be, euskal enpresaren sarea, ezagutzeko egiten ari diran bisitearen barruan. 

Talde horretako kideak Basque Trade & Investment-ek kanpoan dauen Bulegoen Nazinoarteko Sareko kide dira. Euskadira egiten ari diran bisitan daukien agenda estuaren barruan geldialdia egin dabe Bizkaiko Batzar Nagusien parlamentuaren egoitzan. Bisitariek familia argazkia egin dabe Gernikako Arbolaren ondoan.