AEFAME ALKARTEKO ZUZENDARITZA BATZORDEAK GERNIKAKO BATZAR ETXEA BISITAU DAU

  • Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak Euskadiko Familia Enpresen Alkarteko arduradun nagusiak hartu du gaur goizean parlamentuko egoitzan.

 

(Gernikan, 2024ko maiatzaren 13an). Euskadiko Familia Enpresen Alkarteko (Aefame) Zuzendaritza Batzordeak Gernikako Batzar Etxea bisitau dau gaur. Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak harrerea egin deutso José Miguel Lanzagorta presidentea buru izan dauen alkarteko ordezkaritzeari.

Familia Enpresaren Institutuaren Euskadiko lurralde-alkarteak Bizkaiko Batzar Nagusien berezitasunak ezagutu ahal izan ditu. Anfitrioiak eta bisitariak foru egoitzearen kanpoaldetik ibili eta Arbola Zaharrean eta gaur egungo Gernikako Arbolan gelditu dira. Batzar Nagusietako egoitzearen barruan egindako ibilaldian, euskal enpresetako zuzendariek osatutako talde handiak erakundearen historiari eta Foru Parlamentuaren egiteko nagusiei buruzko azalpenak jaso ditu, osoko bilkuren aretoan, beiratearen aretoan, liburutegian edo lehendakariaren bulegoan zehar egindako ibilaldian. Bisitearen amaieran, Lanzagortak eskaintza berezia egin dau Batzar Nagusietako Sinadura Liburuan.

Familia enpresea Euskadin oso errotuta dagoan enpresa eredua da. AEFAME, hiru lurraldeetako jarduera-sektoreetan lider diran 70 euskal enpresak osotzen dabe gaur egun. Guztien artean 15.242 milioi eurotik gorako fakturazinoa dabe, eta 148.000 persona baino gehiagori emoten deutsee lana. Familia Enpresaren Institutuak dituan 18 lurralde-alkarteetako bat da Aefame.