ESPIDO FREIRE IDAZLEAK, OLATZ SAITUA SOPRANOAK, ELENA CIORDIA MARGOLARIAK ETA AMAIA ASEGUINOLAZA ENPRESARIAK EMON DEUTSIE AMAIEREA “EMAKUMEAK BIZKAIAN” ZIKLOARI

  • Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Bizkaiko Batzar Nagusiakaz lankidetzan antolatu dituan “Emakumeak Bizkaian” jardunaldien hirugarren edizino honen amaieran, gainera, Olatz Saituaren emonaldia aritu da, Eugenio Tobalinak gitarreagaz lagunduta


(Bilbon, 2023ko zezeilaren 28an). Euskal kulturan eta enpresa sektorean erreferente diran lau emakumeren talentua izan da protagonista gaur Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (RSBAP) Bizkaiko Batzordeak eta Batzar Nagusiek antolatuta egin dan “Emakumeak Bizkaian” zikloaren azkenengo mahai-inguruan. Espido Freire idazleak, Olatz Saitua sopranoak, Elena Ciordia margolariak eta Amaia Aseguinolaza enpresaburu eta Iruña Taldeko kontsejari ejekutiboak emakumeak kultur eta enpresa munduan beteten dauen lekuari buruz sakondu dabe mahai-inguruan, euren esperientzia pertsonalaren, izan dituen aukeren, emondako aurrerapausuen eta aurrean daukiezan erronken bidez. Moderatzaile lanetan talentu handiko beste emakume bat aritu da, Begoña Cava historialaria, Deustuko Unibersidadeko irakaslea eta RSBAPeko Zuzendaritza Batzordeko kidea. 
 
RSBAPen Bizkaiko Batzordeak hizlari talde hautatua alkartu dau zezeilean zehar. Horreen artean Zientzia, Medikuntza, Zuzenbide, Arte, Kultura, enpresa jarduera edo hirugarren sektore eta gizarte lankidetza arloetako liderrak dagoz, “Talentua, lankidetzaren kultura eta gizarte proiekzioa” izeneko zikloan. Hainbat arlotan nabarmentzen diran emakume-ahots horreek mende honetan Bizkaiko emakumeak aurrean dituan planteamentu, kezka, rol eta erronkei buruzko emakumeen kontakizun barriak erakutsi ditue.


EMAKUMEA, ENPRESEA ETA KULTUREA

Gaurko jardunaldia Amaia Aseguinolaza enpresari eta Iruña Taldeko kontsejari exekutiboak edegi dau. Emakumeek Bizkaiko enpresa arloko lidergoan daben egoerea aztertu dau. Bigarren belaunaldiko familia-enpresa horren jaube eta zuzendariak bere esperientzia partekatu dau, ikuspegi profesional eta personaletik.

Elena Ciordia margolariak, Arte Ederretan lizentziadunak EHUtik, emakumeek artean daben ikusiezintasunaren gaia landu dau. Ciordiak bere esperientzia pertsonala zehaztu dau, eta ikasle garaian ikasitakoaren eta euskal emakumeei buruzko ikerketan aurkitu dauen errealidadearen arteko kontrastea erakutsi dau.

Beste alde batetik, Espido Freire idazleak, Bizkaian jaiotako galiziar emigranteen alabea dan aldetik, kultura bien artean haztea zer dan eta horrek emakumeari buruz dauen perzepzinoari zelan eragin deutson azaldu dau.

Azkenik, Olatz Saitua sopranoak, J. C. Arriaga eta Musikene Kontserbatorioko Kantu irakasle eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziadunak, amatasunean eragina daben free lance abeslari baten bizitzako hainbat alderdi azaldu ditu.

Berbaldien eta ondorengo eztabaidaren ostean, Jardunaldien amaiera ofiziala bikaina izan da: Olatz Saituaren emonaldia, Eugenio Tobalinak gitarreagaz lagunduta.

Lotutako estekak: