KIROLAREN EUROPAKO BATZORDEAK GERNIKAKO BATZARRETXEA BISITAU DAU

  • Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak eta Mahaiko kideek harrerea egin deutsie lurraldea 2026ko Kirolaren Europako Eskualde lez baloretako Bizkaian bisitan dagoan Europako Batzordeko organu horretako ordezkaritzari.

 

(Gernikan, 2025eko maiatzaren 15ean). Europar Batasunaren izenean Bizkaia 2026ko Kirolaren Europako Eskualde izentetea kudeatzen dauen Aces Europe erakundearen bost ordezkarik osotutako Kirolaren Europako Batzordearen ordezkaritzea bisitan dago lurraldean. Bizkaian zehar egin dauen ibilbidean batzordeak geldialdia egin dau Gernikako Batzarretxean, foru parlamentarismoaren egoitza nagusian.

Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak eta Mahaiko kideek, lurraldean dagoan Europako Batzordearen ordezkaritzea hartu dabe foru-hiribilduan, Bizkaiko hautagaitzaren izendapena posible egingo daben Bizkaiko azpiegituren baldintzak eta hainbat alderdi baloretako. Aintzatespen horrek bultzada handia emongo leuskio kirolaren jardunbideari, eta lurraldean egiten dan kirolaren aldeko lana ikusarazoteko, indartzeko eta sendotzeko balioko leuke.

Foru parlamentuan egindako ibilbidean, Europako ordezkariek Batzarretxeko leku nagusiak ezagutu ahal izan ditue. Agurren ostean, segizinoak Gernikako Arbolan argazkia atera eta, ondoren, Batzar Nagusietako egoitzaren barrukaldea ezagutu ahal izan dau, Osokoen Aretoan, Beiratearen Aretoan eta Liburutegian geldialdia eginda.