WOMEN IN A LEGAL WORLD ALKARTEAK GERNIKAKO BATZARRETXEA BISITAU DAU

  • Esparru juridikoan emakumeen talentua sustatzen dauen erakundea da.


(Gernikan, 2025eko maiatzaren 14an). Women in a Legal World (WLW) alkarteko ordezkaritza batek Gernikako Batzarretxea bisitau dau gaur. Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak eta Mahaiko kideek hartu dabe esparru juridikoan emakumeen talentua sustatzen dauen erakunde horren ordezkaritzea, Gabriela Bergareche iparraldeko guneko arduraduna buru zala. 

WLW lege munduan emakumeen talentua sustatzen dauen alkartea da. Bere xedeetako bat mundu hobea lortzeko emakume juristak inspirauko diran topalekua sortzea da. Alkartea justiziaren hainbat esparrutan lan egiten daben eragin handiko emakumeek osotzen dabe: sailburuek, aholkularitza juridiko eta fiskalen zuzendariek, bulegoetako abokatuek, notarioek, erregistratzaileek, ikuskatzaileek, unibersidadeko katedradunek... Alkarteak urte bi daroaz Euskadin eta gaur Bizkaiko ordezkari politikoen aurrean aurkeztu gura izan dau bere burua. 

Foru parlamentuan egindako ibilbidean, WLWko kideek Batzarretxeko leku nagusiak ezagutu ahal izan ditue. Agurren ostean, segizinoak Gernikako Arbolan argazkia atera eta, ondoren, Batzar Nagusietako egoitzaren barrukaldea ezagutu ahal izan dau, Osokoen Aretoan, Beiratearen Aretoan eta Liburutegian geldialdia eginda.