“EMAKUMEAK BIZKAIAN” ZIKLOAREN AZKENENGO JARDUNALDIAK KULTUREAREN MUNDUKO EMAKUMEEN TESTIGANTZA ARRAKASTATSUAK JASO DITU

  • Aurton “Gizarte ispiluaren aurrean: Distiratsuak eta Bisibilizatuak” lemea dauen berbaldien zikloa bihar, martitzena, jarraituko dau, 18:00etan, Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzako berbaldi aretoan.

 

(Bilbon, 2026ko zezeilaren 24an). Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (EAE) Bizkaiko Batzordeak “Emakumeak Bizkaian” jardunaldien seigarren edizinoa antolatu dau Bizkaiko Batzar Nagusiakaz batera. Zikloa gaur amaitu da, laugarren eta azken mahai-inguruagaz. Bertan, kulturaren arloko emakumeen testigantzak jaso dira.

“Gizarte ispiluaren aurrean: Distiratsuak eta Bisibilizatuak” izeneko edizino honen helburu nagusia emakumeek bizitza publikoaren eta profesionalaren arlo guztietan daben presentzia ikusaraztea izan da. Ibilpide nabarmeneko profesionalen berbaldien bidez belaunaldi barrientzako erreferente sendoak proiektau gura izan dira. Horrez gain, ekimenak Bizkaiko Batzar Nagusietako II. Bardintasun Planean jasoten diran bardintasunaren balioak indartzen ditu.

“Kulturaren inspirazioa. Emakumea eta eraldaketa kulturala” izeneko gaurko jardunaldian honeek hartu dabe parte:

Begoña Cava Mesa, historialaria, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta EAEren adiskidea.

Begoña Escribano Mendia, Gau Zuria (Bilboko Gau Zuria) Bilboko Musika-Música Jaialdiko zuzendaria, Kultura-kudeatzailea.

Alicia Fernández López, Artearen Historian lizentziatua (Valladolideko U.), Arte Ederretan lizentziatua (EHU), Rekalde-Ondare aretoko zuzendaria, Erakusketen komisarioa, arte-kudeatzailea eta kritikaria.

Lara Izagirre Garizurieta, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua (EHU), Zinema Ekoizpena NYFAn (New York Film Academy). Gidoilaria, zuzendaria eta zinema ekoizlea (Gariza Produkzioak).

Rut Olabarria Torrontegui, Arte Ederretako  Fakultatean (EHU) lizentziatua eta diziplinarteko artista.

Jardunaldiaren amaierea, Larraitz Navas soprano lirikoaren eskutik etorri da.

Lotutako estekak: