EUSKAL DIASPORAKO GAZTEEK GERNIKAKO BATZAR ETXEA BISITAU DABE GAZTEMUNDURI ATEAK IREKI PROGRAMAREN BARRUAN

  • Estadau Batuetako, Australiako, Argentinako eta Uruguaiko 50 gazte egotaldia egiten dabiz Euskadin, euskerean sakontzeko eta bertako kultur sustraiak ezagutzeko.

 

(Gernikan, 2026ko garagarrilaren 7an) Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak, ondo etorria emon deutso martitzen honetan Gernikako Batzar Etxe historikoan euskal jatorriko gazte talde handiari. Bisitariak Gaztemunduri Ateak Ireki programan parte hartzen dagoz Euskadin, Goierriko eta Busturialdeko familiakaz aldi baterako ostatu hartuta.

BATZEN Euskal Komunitatearen Proiektu Dinamikak garatutako ekimenaren helburua Euskadiren eta beste herrialde batzuetan bizi diran euskal diasporako gazteen arteko loturak sendotzea da. Hainbat urtez, Goierri (Gipuzkoa) izan da proiektuaren ardatza, Estadu Batuetatik eta Kanadatik etorritako gazteak hartuz; aurton, barriz, Busturialdea-Urdaibaiko (Bizkaia) atea edegi jake Australiako, Argentinako eta Uruguaiko gazteei.

Harreran, Otaduik lekuaren balio sinbolikoa azpimarratu dau, eta Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitza ofizialaren historia eta esanahia partekatu ditu bertaratutakoakaz. Horrez gan, Ameriketako hainbat lekutatik euskal sustraiakaz lotura estua dabenen bizipenak eta motibazinoak bertatik bertara ezagutzeko balio izan dau topaketeak. Iñaki Goirizelaia Ordorika Batzen/Ateak Irekiko zuzendariak gidatu dau bisitea.