IPAR AMERIKAKO EUSKAL DIASPORAKO GAZTEEK GERNIKAKO BATZAR ETXEA BISITAU DABE, ATEAK IREKI 2025 PROGRAMEAREN BARRUAN

  • Euskal jatorriko 50 gaztek baino gehiagok Euskadin egin dan egotaldi baten hartu dabe parte, euskerearen arloan sakontzeko eta euren sustrai kulturalak ezagutzeko.

 

(Gernikan, 2025eko garagarrilaren 8an) Martitzen honetan, Gernikako Batzar Etxe historikoan, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak ondo etorria egin deutse euskal jatorria daben Ipar Amerikako hainbat gazteri. Bisitariak Ateak Ireki 2025 kultur programan parte hartzeko etorri dira Euskadira, eta Goierriko familia batzuen etxeetan dagoz aldi baterako.

BATZENek (Euskal Komunidadearen Proiektu Dinamika) garatu dau ekimena, NABO (North American Basque Organizations) eta Goieki (Goierriko Garapen Agentzia) erakundeakaz alkarlanean. Ekimenaren helburua da Euskadiren eta AEBn bizi diran euskal diasporako gazteen arteko loturak sendotzea. Edizino honetan, 16 eta 25 urte bitarteko gazteek hartzen dabe parte.

Harrera ekitaldian, Otaduik lekuaren balio sinbolikoa azpimarratu dau, eta Bizkaiko foru erakundearen historiaren eta esanahiaren barri emon deutse bertaratu diranei. Ganera, Ameriketako hainbat lekutatik etorritakoen bizipenak eta motibazinoak bertatik bertara ezagutzeko balio izan dau topaketeak.Etorritako guztiek daukie lotura estua euskal sustraiakaz. Iñaki Goirizelaia Ordorika Batzen/Ateak Irekiko zuzendariak be egin ditu gidari lanak.