EMAKUMEZKOEN ENPRESA ARLOKO TREBETASUNAK “EMAKUMEAK BIZKAIAN” ZIKLOAREN LEHENENGO JARDUNALDIAN

  • Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatutako lau mahai-inguruak zezeileko martitzen guztietan egingo dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Bizkaiko Batzar Nagusietako berbaldi aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6. Bilbo). Sarrera librea eta doakoa da leku guztiak bete arte.

 

(Bilbon, 2025eko zezeilaren 4an). Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko (EAE) Bizkaiko Batzordeak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek “Emakumeak Bizkaian” jardunaldien beste ziklo bat antolatu dabe zezeil honetarako. Lau jardunaldietatik lehenengoa, “Elkarrizketa partekatuak, trebetasun profesionalak eta ekarpenak” izenburupean atzo izan zan kudeaketan ardurak dituen lau emakumeren esperientzien inguruan: Maite Aranzabal Harreguy, Novia Salcedo Fundazinoko presidentea; María Goti Ciprian, El Correo Alavako zuzendari kudeatzailea; Ana Belén Palencia Ríus, Bilbao Exhibition Centre-ko (BEC) komunikazino zuzendaria, eta Patricia Sojo Gutiérrez, Bilbao House Concertseko zuzendaria eta sortzailea. 

Lau hizlariek euren laneko esperientziak erakutsi ebezan, eta emakumeak datozan urteetan izango dituan erronkei buruzko eretxia emon eben. Begoña Cava Mesa historialari eta Deustuko Unibersidadeko irakasleak moderatu eban mahaia, eta bera da zikloa koordinetearen arduraduna. Aurretik, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak eta Jose Manuel Barandiaran Garcia EAE-Bizkaiko Batzordeko presidenteordeak inaugurau ebezan jardunaldiak.

Topaketak emakumearen arazoak eta gaur egungo gizartean dauen lekua aztertzeko balioko dau. Helburua da emakumeak ikusarazotea, hareen aurrerabideari buruzko ebidentziak erakustea eta gainditu barik dagozan desafioak eta erronkak mahai gainean jartea. Horretarako, aurton, zuzenbidearen, kulturearen, enpresearen eta landa-ingurunearen arloan behar egiten daben emakume adituen panela diseinau da.

Lotutako artxiboak:

Lotutako estekak: